SAN ANDRES EGUNA

Azaroaren 30a egun seinalatua da azkoitiarrontzat San Andres eguna ospatzen baitugu.

Larunbatean bezala hotza izan genuen, oso hotza, baina euria ia agertu gabe. Baziren urte batzuk ez genuela horrelako eguna ezagutzen.

Goizean goiz hasi ziren Floreagako neska-mutilak Txuri-Urdin elkarteak antolatzen duen lehiaketan parte hartzen. Ordurako guraso elkartekoek jarria zuten herriko enparantzan postua. DBh4koei zegokien aurtengo talo eta txorizo pintxo gozoak prestatzea, han aritu ziren egun osoan beraien gurasoen laguntzaz.

Dantzariak ere goizean aritu herrian zehar bere dantza bikainak erakusten. Ez dira alperrik aritzen entsaiatzen!

Arratsaldean Kontzejupean finalak. Hemen ere Floreagako pilotariak bikain aritu ziren.

Eta abenduari hasiera eman diogunez, laster ditugu Olentzero, Erregeak, Gabon Kantak, oporrak,… Egun gutxi eta ekintza ugari gurean.

Eman zure iritzia

*