ERREGE JAIALDIA

Gabon inguruan ez da festarik falta FLOREAGAn.

Olentzero etorri zen egun berean LH 4Bkoak San Jose egoitzara joan ziren bertakoei Gabonak alaitzera. Abenduaren 23an, berriz, Erregeak izan ditugu gure artean. Eskerrak eman beharrean gaude hain  urrutitik guregana etortzeko egin duten ahaleginarengatik. Ziur gaude egun hauetan beraien agenda beteta egongo zela, izango zituzten beste zeregin batzuk, baina eskertzekoa da lan  edo eginkizun horiek albo batean lagatzea eta gurekin goiz pasa ederra pasatzera etortzea.

Goizeko hamarrak alderako Baztartxora hurbildu zaizkigu  han bildu  garenon dantzak, bertso eta abestiak  ikusi eta entzutera.  Sara eta Alazne aurkezle lanetan aritu dira jaialdiaren nondik norakoa gidatzen, beraiek adierazten ziguten talde bakoitzak noiz eta zer egin behar zuen.  Mailaz maila igo  eta banan-banan gure eskutitza ere eman diegu Erregeei. Beraiek  hain esker onekoak izanda goxoki batzuk eman dizkigute goiza alaiago pasatzeko. Bukaeran gure EKARRIKO!!! ozen entzun dutenez, ea zer moduz portatzen zaizkigun!

LH 3, 4, 5 eta 6koek,  berriz, bere jaialdia izan duten On Bosco antzokian.  Olentzero pelikula ikusi ondoren, gabon abestiak kantatu eta sari banaketa izan dute.

Erregeak agure opariekin gogoratuko diren bezala, ez ditzagun ahaztu opari materialik gabe geratuko diren hainbeste eta hainbeste haur.

Abestiak dioen bezala:

“… turroia neurrian hain ona ez da ta,

ogirik behintzat

inortxorentzat

ez dadila falta!”


Eman zure iritzia

*