GUK KONPOSTATZEN DUGU ETA ZUEK?
Floreaga ikastetxean jangelan eta haurtzaindegian sortutako hondakin organikoak konpostatzen ditugu. Julene Iturbek eta Aitor Ayerdik prestatu digute beheko aurkezpena. Konposta ona View more PowerPoint from olatis
ESKOLEN ARTEKO FOROA
Apirilaren 26an Elkargunean elkartu ginen Xabier Munibeko DBHko eko-ordezkariak eta Floreagako LH eta DBHko eko ordezkariak. Ikastetxean urtean zehar egin genituen ekintzak azaldu ondoren, udaletxera eramango ditugun proposamenak adostu genituen. Eko ordezkarien lana eskertzeko “meriendatxo” bat ere izan genuen. Hurrengo zita Udaletxean dugu , maiatzaren 22an. Han bilduko gara udaletxeko ordezkariekin.
ESKOLA CONFINT GARATZEKO GARAIA HELDU DA!
Apirilaren 27an elkartu ginen On Bosko antzokian LH 3., 4., 5.,eta 6. mailako ikasleekin. Urtarrilean “Estatuko Confint”ean bizitako azaldu genien. Ingurumenaren alde lanean aritu ginen, baina estatuko beste ikasle batzuen esperientziak ere ezagutu genituen. Oso esperientzia ona izan zen guretzat. Baina ez ginen elkartu azalpenetarako bakarrik. LANA ere bidali genien. Maiatzean Euskal Herriko ikastetxeak elkartuko gara Dorre Madariagan eta aurretik ikastetxean lan dexente dugu. 1-“Brasilgo gazteen eskutitza” berriro ere aztertu. 2- “Euskadiko gazteen” eskutitzetik bi agente aukeratu. 3- Deia zabaltzeko lau ekintza pentsatu (bi agente bakoitzarentzat) 4- Aukeratuak izan diren ekintzak burutu. Bi aste barru berriro ere elkartuko gara geletako eko-ordezkariekin, gela bakoitzak eginiko lana ezagutzeko eta ...
GUK KONPOSTATZEN DUGU ETA ZUEK?
Floreaga ikastetxean jangelan eta haurtzaindegian sortutako hondakin organikoak konpostatzen...
ESKOLEN ARTEKO FOROA
Apirilaren 26an Elkargunean elkartu ginen Xabier Munibeko DBHko eko-ordezkariak eta Floreagako...
ESKOLA CONFINT GARATZEKO GARAIA HELDU DA!
Apirilaren 27an elkartu ginen On Bosko antzokian LH 3., 4., 5.,eta 6. mailako ikasleekin. Urtarrilean...
BIDE-HEZKUNTZAKO KLASEAK HHn
Otsailean zehar HHko 3 urteko ikasleek Bide-Hezkuntzako lau saio izan zituzten, zer ikasi zuten? LEHENENGO...
Beste bidalketak orokorra
