
DBH 3 ZUMAIA-FLYSCH
Martxoa 9, 2010 by zezilio · Leave a Comment
Testua: Ane Aguado eta Amaia Aizpuru
Argazkiak: Mª Axun, Koldo eta Leyre
Martxoaren 2an , DBH 3. mailako ikasle guztiok egun pasa eder bat egiteko bildu ginen goizeko zortzietan liburutegi aurrean. Autobusean denboratxo bat igaro ondoren , Zumaira iritsi ginen. Ibilaldi bat egin genuen kostaldera iritsi arte, bertan eskailera batzuk jaitsi [...]

LOGOTIPO ETA BERTSO LEHIAKETA
Otsaila 10, 2010 by zezilio · Leave a Comment
Azaro inguruan bi lehiaketa ipini genituen martxan. DBH-n EA21 logotipo lehiaketa eta LH-ko 3.zikloan bertso lehiaketa. Bertso lehiaketako gaia aurtengo EA 21eko bera zen, hau da, “Biodibertsitatea, elikadura eta osasuna”.
On Bosko egunean banatu genituen sariak. DBH-n Sara Aranbarri izan zen saritua eta LH-n lau izan ziren sarituak; Leire Larrañaga, Markel Letamendia, Maite Acedo eta Leire [...]

LH 5EKOAK URAREN ZIKLOA AZTERTZEN
Azaroa 16, 2009 by zezilio · Leave a Comment
Testua: Olatz Zabaleta
Aurten, Agenda 21 egitasmoaren bitartez, Floreagako LH 5. mailako ikasleek azaroaren 12an goizeko 9etan ikastetxetik abiatu gara autobusez urtegira. Uraren ziklo artifizial guztia ikusteko aukera izan dugu. Lehendabizi, non biltzen den ura, Nuarbegoko Ibai-Eder urtegian. Urtegia barrutik ikusteko aukera izan ondoren araztegira joan gara. Araztegain urtegiko ura ur edangarri nola bihurtzen duten azaldu digute. [...]

LH 6 PAGOETAN, EURIPEAN IBILALDI ZORAGARRIA
Urria 28, 2009 by zezilio · Leave a Comment
Testua: Mailu Irizar
Urriaren 22an, goizeko 09:00etan, eskolako patio Berdean elkartu ginen 6. mailako ikasle eta irakasleok ilusioz beterik Pagoeta aldera abiatzeko.
Aurten ilusioaz eta motxilaz gain beste lagun bat ere eraman behar izan genuen, aterkia. Goiz osoa pasa genuen euripean. Aurretik prestatu eta landutako 4,25 km-ko ibilbidea laburtu behar izan genuen euriak ez baitzigun atsedenik eman. [...]

DBH 2 ARANGOITITIK BARRENA
Urria 19, 2009 by zezilio · Leave a Comment
Testua: Olatz Zabaleta
Antzina basoz beterik zeuden Azkoitiko lurrak, askotariko soroak eta pinu sailak dira gaur. Egun, baso mistoek, pagadiek eta hariztiek Azkoitiko lurren %22a estaltzen dute soilik.
Gainera, Azkoitiko lur gehienak, basoak barne, pribatuak dira. Horren islad pinu landaketek udalerrian duten presentzia da, basoen %65a osatuz.
Arangoitiko ibilaldian zehar, garai bateko lurrak estaltzen zituzten zuhaitz ugari [...]
INGURUMEN HAMABOSTALDIA
Iraila 28, 2009 by zezilio · Leave a Comment
Azken urteetako ohiturari jarraituz, Hamabostaldi Berdea antolatu du Azkoitiko Udaleko Ingurumen sailak. Herritarrak ingurumenak duen garrantziaz kontzientziatzea eta bere zainketa sustatzea da egitasmo honen helburu nagusia eta, horretarako, ekitaldiz beteriko egitaraua prestatu dute.
Irailaren 24 eta 25ean DBHko ikasleek Urola ibaia garbitu dute. Garbiketaz gain, herritarrei informazioa banatzeaz arduratu dira LHko ikasleek. Bi egunetan zehar bildutako [...]