
ELIKADURA JASANGARRIA
2014 Iraila 5 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat
Elikadura Jasangarria izango da 2014-2015 ikasturtean landuko den gaia. Denok dakigu izugarrizko garrantzia duela ondo jateak. Egunero jan behar dugu baino ba al dakigu zer jaten ari garen? Ba al dakigu zer den osasungarri jatea? Garaian garaiko elikagaiak jaten al ditugu? Nondik datoz jaten ditugun elikagaiak? Aurten Floreaga Ikastetxeko ikasleek gaia ezagutzeko eta praktikan jartzeko [...]

CONSUMOPOLIS 9
2014 Ekaina 19 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat
SARE SOZIALEN ERABILERA AZTERTZEKO AITZAKIA
Consumopolis lehiaketak 9. edizioa zuen aurtengoa. Gaia gaurkotasun handikoa eta aldiro-aldiro pil-pilean jartzen den horietako. Aurten sare sozialen erabilera egokia aztertzeko aukera eman digu lehiaketak. Taldeka gaiari buruzko galdera, froga eta joku ezberdinak gaindituz zirkuitu bat osatu behar zuten ikasleek. Bigarrengo zatian berriz sare sozialen arriskuaz ohartarazten zuen kartela egin behar [...]

EUROPAKO MOBILIZ-AKZIO EGUNA
2014 Ekaina 11 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat
Ekainaren 5ean INGURUMEN EGUNA ospatu genuen, LHko bigarren zikloko ikasleak BARRIAN geunden akanpadan eta han bertako klaustroan grabatu genuen honako bideo hau.
Guztion artean ahal dezakegu: ZAINDU DEZAGUN MAITE DUGUN HORI!

IRAES 21
2014 Ekaina 9 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat
Aste honetan, asteartean, Lehendakariak eta bere Gobernuko Sailburuek harrera egin digute Busturiako Biodibertsitate Zentroan (Madariaga Dorretxean), Bartzelonako II Estatuko Confintera joango garen Euskadiko 21 ordezkarioi. Ordezkariok V Euskal Confint-ean izan ginek hautatuak eta ondorengo ikastetxeetakoak gara: Axular BHI (Santurtzi), Beurko BHI (Barakaldo), Elgoibar Ikastola, Elorrio BHI (Elorrio), Lauro Ikastola (Loiu), Orobiogoita BHI (Iurreta) eta geu, [...]

ELIKADURA JASANGARRIA
2014 Ekaina 2 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat
2013-2014 ikasturtean, herriko AZTARNA EKOLOGIKOA landu dute gure ikasleek, ikasgelan saio teorikoak eta irteerak eginez. Landutako material didaktikoak eta kudeaketa lanak Artelatz enpresaren ardura izan dira. Honezkero, jorraturiko gaien zerrenda oso anitza da: mugikortasuna, bioaniztasuna, ura, energia, hondakinak, kontsumoa …
Eskolako Agenda 21a martxan da Floreagan. Hurrengo geltokia: “ELIKADURA JASANGARRIA”.

DBH 2 IBAIALDE
2014 Maiatza 25 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat
2014aren maiatzaren 14 eta 15ean Ibaialde kanpainan parte hartu dugu, hau urtero Eusko Jaurlaritzak antolatu ohi duen kanpaina da. DBH 2 A taldekoak asteazken goizez izan ginen eta DBH 2B taldekoak ostegun arratsaldez. Gela biak Atanoko erreka aztertu genuen, hiru puntu desberdinetan. Taldeka lana eginez, laginketa puntu bakoitzean parametro fisiko-kimikoak (pHa, tenperatura, uhertasuna, nitratoak, fosfatoak, [...]

BESTE BAT!
2014 Maiatza 22 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat
Aurten, hamaikagarren aldiz jadanik, udaletxera joan gara udal audientzia egitera. Xabier Munibeko eta Floreaga Ikastetxeko ikasleek Eskola Agenda 21 barruan aurten landu ditugun gaiei buruz hitz egin diegu alkateari eta ingurumen teknikariari: zer landu dugun, zer atal aztertu ditugun, zein den ikastetxetako eta Azkoitiko errealitatea, zer ondorioetara heldu garen eta guztiok, beraiek ere, hartu beharreko [...]

DBH 3 GAZTA TARTA
2014 Maiatza 17 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat
DBH3ko ikasleok natur zientzietako gaia landuz, gazta tarta bat egin dugu klasean guk geuk erositako osagaiekin.
Gazta tarta gozo hau egiteko oso osagai xinpleak erabili ditugu: gazta freskoa, nata likidoa, gurina, marmelada, limoizko gelatina eta gailetak.
Egiteko orduan oso erraza da, ez dugu eta laberik behar izan egiteko. Egindakoan, hozkailuan gorde dugu eta bi egun pasa ondoren…. [...]

ESKOLEN ARTEKO FOROA
2014 Maiatza 12 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat
Apirilaren 3an Elkargunean elkartu ginen Xabier Munibeko DBHko eko-ordezkariak eta Floreagako LH eta DBHko eko ordezkariak.
Ikastetxean urtean zehar egin genituen ekintzak azaldu ondoren, udaletxera eramango ditugun proposamenak adostu genituen.
Aurten nobedade modura herrian zabaltzeko bideo bat egin behar dute bi ikastetxeko ikasleak elkarlanean. Foroa aprobetxatu zuten “gidoia egiteko”.
Eko ordezkarien lana eskertzeko “meriendatxo” bat ere izan genuen. [...]

XXIII. TOPAKETAK
2014 Maiatza 6 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat
2014ko apirilaren 9an, Jesus Guridi kontserbatorioan ospatu zen Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXIII. topaketak “BIZIMODU JASANGARRIAGOAREN ALDE HEZI” lelopean.
Ingurugela-CEIDA (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Ingurumena eta Lurralde Politika Sailaren menpean dagoen Irakasleriarentzat laguntza zerbitzua), urtero, 1991tik hona, bere Formazio Planaren barruan, esperientziak, iritziak eta zalantzak konpartitzeko asmoz, maila eta etapa ezberdinetako irakasleen arteko Topaketak antolatzen [...]