2019 - 10 - 19

HIRU TALDE SARITUAK “CONSUMOPOLIS” LEHIAKETAN

HIRU TALDE SARITUAK “CONSUMOPOLIS” LEHIAKETAN

2010 Maiatza 29 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

74 ikastetxek hartu dute parte Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak, Kontsumoko Instituto Nazionalekin eta gainontzeko Erkide Autonomoekin batera antolatutako “Eta zu, zertan zara? Ni, kontsumo arduratsuaren alde” Kontsumo arduratsuari buruzko Eskola lehiaketan. Lehiaketa hau Lehen hezkuntzako hirugarren ziklo eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta izan da.
Lehiaketaren helburu nagusia ikastetxeek -irakasle eta ikasleen bitartez- kontsumitzailearen Hezkuntzarekin loturiko [...]

EKITATEA

EKITATEA

2010 Maiatza 28 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Milurteko Garapen Helburuak
Maiatzaren 7an ospatu ziren Jasangarritasunerako Hezkuntzako XIX. Topaketak. Floreaga Salestar ikastetxeko EA21eko bi kide izan ziren.
Eskola Agenda 21eko proiektuan diharduten irakasle eta beste erakunde laguntzaileek elkar topatzeko eta hausnarketa egiteko aukera bat izan zen.
Eskola Agenda 21eko proiektuan Ekitateaz burututako esperientziak eta “Euskadiko ikastetxe Jasangarrietako” ume eta gazteen I. Nazioarteko konferentzia ezagutu genituen.
Jasangarritasunean [...]

LEITZARAN

LEITZARAN

2010 Maiatza 28 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Apirilaren 20an, asteartea, Floreaga Salestar Ikastetxeko DBH 1.mailako ikaskideak Leitzarango arrantza eskolara joan ginen bisitan.
Han, lehenengo A-gelakoak zentral hidroelektrikora joan ginen, bertan hainbat makina desberdin ikusi genituen; horietako bat, “karakola” izenekoa.
Bitartean, B gelakoak taldetan banatu zituzten; talde bat bertako zelaian zegoen diana handi batera gomazko pilotak jaurtitzen ibili ziren kanaberarekin. Beste taldea, bitartean, arrantzako gauzak [...]

EROSKETA EKOLOGIKOA (DBH 3)

EROSKETA EKOLOGIKOA (DBH 3)

2010 Maiatza 26 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Ariketa honen bidez, taldeka , GAZTA TARTA egiteko behar diren osagaiak erostea proposatu zitzaien. Baina adi izan! Ahal zuten erosketarik ekologikoena egin behar zuten.
Tarta egin ondoren, galdera hau erantzun behar izan zuten; ZEIN IZAN DA TARTARIK EKOLOGIKOENA? Honako irizpide hauek jarraituz; bertako produktua al den, naturala, kalitate bermatua dun, bilduki kopurua, arrazoizko salneurria al duen, [...]

NEKAZARITZA LANETAN

NEKAZARITZA LANETAN

2010 Maiatza 17 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Haurtzaindegiko umeak ere nekazaritza lanetan fin-fin dabiltza. EA21 egitasmoaren barne tomateak eta letxugak landatu dituzte. Tomate bakoitzak bere nekazariaren izena darama.
Ea, eguraldiak pixka bat laguntzen digun tomate eder batzuk ekoizteko eta ondoren DASTATZEKO.

ESKOLEN ARTEKO FOROA

ESKOLEN ARTEKO FOROA

2010 Maiatza 13 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Maiatzaren 6an Intxausti Jauregian elkartu ginen Xabier Munibeko DBHko eko-ordezkariak eta Floreagako LH eta DBHko eko ordezkariak.
Ikastetxean urtean zehar egin genituen ekintzak azaldu ondoren, udaletxera eramango ditugun proposamenak adostu genituen.
Eko ordezkarien lana eskertzeko “meriendatxo” bat ere izan genuen. Hurrengo zita Udaletxean dugu , maiatzaren 20an. Han bilduko gara udaletxeko ordezkariekin.

JAKOBA ERREKONDOREN HITZALDIA

JAKOBA ERREKONDOREN HITZALDIA

2010 Maiatza 4 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Apirilaren 22an arratsaldeko 18:30etan Oreka elkarteak antolaturik, “Nekazaritza ekologikoari” buruzko hitzaldia izan zen Azkoitiko kultur etxean Jagoba Errekondorekin.
Hitzaldiaren helburua nekazariek zituzten zalantzak galdetzea zen. Hizaldia gaueko 21:30rarteluzatu zen.
Agenda 21ean ikastetxeko landare ornamentalen sailkapena egiten ari gara. DBH-ko Josu Irizar eta Maite Arregi izan ziren hitzaldia bukatu arte; aurretik,landareei argazkiak atera zizkieten eta hitzaldi amaieran, argazkiak [...]