2019 - 08 - 20

KONTSUMO TAILERRAK

KONTSUMO TAILERRAK

2011 Urtarrila 26 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Azken bi egun hauetan zehar Kontsumo Tailerrak izan ditugu eskolan.
Ikastexeei eskaintzen dieten kontsumo arduratsuari buruzko hezkuntza programa ibiltaria da. Metodologia ludiko praktiko baten bidez gure umeek tailer eta ekintza ezberdinetan hartu dute parte.
Maila guztietan “Garraioa” izan da tailerretako bat, aurtengo Eskola Agenda 21eko gaiarekin lotuta.
Bigarren tailerra ziklo guztiek desberdina izan dute:
LH 1.zikloa: “Papera” tailer honetan [...]

BANDERATXOA IPINI DUTE

BANDERATXOA IPINI DUTE

2011 Urtarrila 19 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Lakuan, abenduan burututako ekitaldian, eskola jasangarria delako ziurtagiria eskuratu genuen. Bertan izan zirelarik ziurtagiria jasotzeko ikasle, irakasle eta zuzendaritzako ordezkariak.
Atzeratuta baina, azkenean ipini digute ziurtagiriaren banderatxoa.
Eskolako Agenda 21eko taldea lanean aritu da urte batzuetan burubelarri gai honekin. Azken zazpi urteetan energia, hondakinak, ura eta kontsumoa, bioaniztasuna, osasuna, elikadura eta azkenik aurten mugikortasuna landuz [...]

TRANSGENIKOAK GURI?  EZ, EZ ESKERRIK ASKO

TRANSGENIKOAK GURI? EZ, EZ ESKERRIK ASKO

2011 Urtarrila 13 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Greenpeace erakundeak 2010 urteko Elikagai Transgenikoen Gida Gorri eta Berdearen bosgarren edizioa aurkeztu eta Interneten eskegi berri du, doan baina euskaraz ez, jardueran genetikoki eraldaturiko lehengai eta produktuak baliatzen dituzten (edo ez dituzten) enpresen berri izan dezan irakurleak. Informazio horren oinarria, enpresek emaniko datuek eta erakundeak elikagaiei eginiko azterketek osatzen dute.
Gidaren hasieran genetikoki eraldaturiko organismoa [...]