2019 - 08 - 20

AZTERTU-IBAIALDE SARI BANAKETA

AZTERTU-IBAIALDE SARI BANAKETA

2011 Otsaila 24 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Otsailaren 19an Bilboko Itsasmuseoan banatu ziren 2009-2010 ikasturteko sariak. Gure ikastetxeko lau ikaslek saria jaso zuten.
Azterkostan sarituak izan ziren; ipuinetan (Ivan Olariaga LH 6.maila eta Miren Díaz de Zerio LH 3.maila)
Ibaialden saritua; ipuinetan (June Aranbarri LH 4.maila), argazkietan (Oihane Camaron DBH 1.maila)
Zorionak!
Lanak ikusgai daude ikasleen lanak atalean.
Argazkiak: Javier Camarón

ELKARLANEAN INTXAUSTI JAUREGIAN

ELKARLANEAN INTXAUSTI JAUREGIAN

2011 Otsaila 22 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Azkoitiko Xabier de Munibe eta Floreaga ikastetxeetako ikasleen EA21eko ordezkariak bildu ginen aurtengo gaiaren (“Mugikortasuna eta Garraiobideak”) inguruan egin ditugun lanen eta inkesten emaitzak komentatzeko asmoz. Antzeko ondorioetara heldu gara, esaterako, Azkoitiako mugikortasun eta garraiobideen arloa oraindik hobetu daitekeela, arazo edo gabezia batzuk antzematen baititugu.
Gure eskoletan martxan jarri nahi den “Eskolara oinez” proiektua ere landu [...]

HERRIKO MUGIKORTASUN ARAZOAK EZAGUTZEKO INKESTA

HERRIKO MUGIKORTASUN ARAZOAK EZAGUTZEKO INKESTA

2011 Otsaila 21 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Urtarrila 13an,osteguna,gela osoa kalera irten ginen mugikortasunari buruzko inkesta bat egitera.
Jendeak gustura parte hartu zuen eta bakoitzak bere ideiak azaldu zituen Azkoitian autoz,bizikletaz edo oinez ibiltzean sortzen diren arazoei buruz.
Denok espero dugu gure inkestek zerbait hobetzea eta Udaletxeak kontuan hartzea.
Eskerrik asko.
Sara,Julen eta Azul ikasleak.

BERTSO LEHIAKETA

BERTSO LEHIAKETA

2011 Otsaila 1 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Azaro inguruan bertso lehiaketa ipini genuen martxan LH-ko 3.zikloan. Bertso lehiaketako gaia aurtengo EA 21eko gaiarekin lotutako zen: “Eskolara oinez”.
On Bosko egunean banatu genituen sariak. Lau izan ziren sarituak; Naia Etxaniz, Sara Arrieta, Ainhoa Galarraga eta Eneko Nogales.
Ikasleen txokoan ikusgai ditugu lanak.