2019 - 08 - 20

FLOREAGAN, DENOK OINEZ IKASTETXERA!

FLOREAGAN, DENOK OINEZ IKASTETXERA!

2011 Iraila 27 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Joan den ikasturteko esperientzia arrakastatsuaren ondoren, urriaren 3tik aurrera Floreaga Salestar Ikastetxeak Eskolara Oinez egitasmoa martxan jarriko du.
Ibilbide jakin batean barrena bilgune ezberdinak eginez, ikasleak beraiek, modu autonomoan, elkarrekin eskolara joatea da programa honen helburu nagusia. Aldi berean, motordun ibilgailuak alde batera utzi eta eskolara egunero egiten diren joan‐etorriak, modu osasuntsu eta [...]

LAGUNTZEKO PREST ?

LAGUNTZEKO PREST ?

2011 Iraila 19 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Ekainean “Eskolara oinez” proiektua martxan jarri genuen astebetez. Arrakasta itzela izan zuenez, proiektuarekin jarraitzea erabaki dugu.
Ekaineko esperientzian oinarrituta, ikasturte honetarako ondorengo topagune hauek finkatu ditugu:
1. Anaitasuna Plaza – Jausoroko zubia – Bastarrikalde (Orion Elkartea).
2. Liburutegia – Eliz ataria.
3. Santa Klarako zubia – Estrada auzoko errotonda.
Zuen seme-alaba Lehen Hezkuntzan edo HH 5. mailan badago, Oinezkoen Bidean bakarrik joan daiteke, [...]

HH 5 LOIOLAN

HH 5 LOIOLAN

2011 Iraila 16 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Ur errota eta ingurugiro etxea bertatik ezagutu genituen.

Irailaren 16an HH5eko ikasle guztiak Loiolara joan ginen. Bidaia motza izan zen, ez ginen oso urrutira joan bertan dauzkagu gauza ederrak ikusteko.
Hara iritsitakoan bi taldetan banatu ginen. Ingurugiro etxean bi txoko ikusi genituen: “Lurzorua” eta “Soinuak eta zaratak”.
Bertan mamuten eta dinosauroen parkea zegoenez bertako txirristetan bili ginen, nahiz [...]

INGURUGELA NEWS

INGURUGELA NEWS

2011 Iraila 6 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

INGURUGELAK, Eusko Jaurlaritzako unibertsitatez kanpoko heziketa sistemako ingurumen-hezkuntzako plan eta programen laguntza-sareak, «Ingurugela News» buletinak argitaratzen dituzte.
Hilero argitaratzeko asmoz sortutako informazio-buletinak ingurumenaren eta hezkuntzaren alorretako EAEko gai eta jarduera garrantzitsuenak ezagutarazi nahi ditu.
Txoko Berdean SENTSIBILIZAZIO atalean eskuragarri dituzu.
2010-2011 IKASTURTEKOAK