2019 - 12 - 8

HITZALDIA ELKARGUNEAN

HITZALDIA ELKARGUNEAN

2011 Azaroa 21 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Ingurugiro Etxea Fundazioak Ingurumen Hilabetea antolatu du aurten berriro. Aurtengo ekimena mugikortasunean oinarrituko da eta Azkoitiko herriak bi mahai-inguru eta hitzaldi bat hartuko ditu.
Aurtengo Ingurumen Hilabetearekin amaitzeko, azaroaren 24ean Olatz Zabaleta Floreaga ikastetxeko Eskola Agenda 21eko koordinatzaileak ‘Eskolara oinez’ proiektuaren inguruko hitzaldia eskainiko du.
Noiz: Azaroaren 24ean
Ordua: 19:00etan
Non:Elkargunean
ANIMA ZAITEZ LAGUNTXO!!!!

INGURUGIRO ETXEKO JARDUNALDIAK AZAROAN

INGURUGIRO ETXEKO JARDUNALDIAK AZAROAN

2011 Azaroa 16 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Azaroarekin batera iritsi dira Ingurugiro Etxeko Jardunaldiak. Jardunaldi horiek, Ingurugiro Etxeak eta Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek antolatu dituzte. Ekimenak bihar, azaroak 10, hasi eta hilaren 24an bukatuko dira. Eta, Azkoitian zein Azpeitian ura ardatz hartuta mahai-inguru, hitzaldi, irteera eta ekimen ugari egingo dituzte.
Informazio gehiago behar izanez gero, 943 15 17 13 zenbakira deitu edo ingurugiroetxeafundazioa@azpeitia.net [...]

URAREN INGURUAN

URAREN INGURUAN

2011 Azaroa 9 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Azaroaren 4an, ostiralean, 8:40 aldera denok geunden Floreagan goiz pasarako prestatuta. Irakasleak agertu ziren eta zerrenda pasatu ondoren autobusera igo ginen. Autobusean giro ederrean ibili ginen, abesten, hitz egiten,….
Bederatziak aldera Nuarbeko urtegira iritsi ginen. Han, ura nola biltzen zuten erakutsi ziguten eta gauz asko ikusi genituen: kontrol gela, ur-hodiak, urtegiko planoa datu guztiekin….Azkenik tunel batera [...]

LH4koak LAPATXen

LH4koak LAPATXen

2011 Azaroa 7 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Agenda Eskola 21ek ikasturtean zehar hainbat ekintza ditu programatuta ikastetxeko kideentzako. Programaren barruan gure gizarteak sortzen dituen hondakinen arazoei buruz hausnarketa badago eta oraingoan ikastetxeko LH 4. mailako neska-mutilei egokitu zaie aztertzea.
Azaroaren 4an goizeko 9etan autobusez abiatu ziren zabortegiraino. Bertan 2 ekintza burutu zituzten:
1. Zabortegiaren ezaugarriak eta zaborrarekin zer egiten den landu.
2. Kontsumo arduratsua egiteko izan behar [...]