2019 - 08 - 20

“Ondo elikatzen bazara indartsu eta osasuntsu haziko zara”

“Ondo elikatzen bazara indartsu eta osasuntsu haziko zara”

2012 Martxoa 20 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Martxoaren 20an LH 2.mailako ikasleek nutrizio tailer bat izan dute gizarte kutxaren eskutik.
Bertan, une dibertigarri bat igarotzeaz gain, elikagai desberdinak eta beren eguneroko bizitzan betetzen duten eginkizun garrantzitsua ezagutu dituzte. Garrantzi handia eman diogu egunero GOSARI on bat egin beharrari. Arratsaldean, gurasoei zuzenduriko hitzaldi bat izan dugu. Bertan ELIKADURA OSASUNTSU batek nolakoa izan behar duen [...]

SUKALDARITZA IKASTAROA

SUKALDARITZA IKASTAROA

2012 Martxoa 16 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Azken urteotan elikatzeko ohituren aldaketa bizi izan dugu Euskal Herrian. Gure gizartean hainbat aldaketa eman dira gizarte eta lan arloan eta ondorioz baita bizimoduan ere. Horren ondorioz, elikadura ohiturak aldatu egin dira eta egonean egoteko jarrera areagotu egin da.
Elikadura egokia eta ariketa fisikoa maiztasunez egitea osasunaren oinarrizko zutabe dira. Halaber, haur eta gazteengan gaixotasunak [...]

LEIRE UDALTZAINAREN BISITA

LEIRE UDALTZAINAREN BISITA

2012 Martxoa 9 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Martxoaren 6 eta 7an, LH 3A eta 3Bko ikasleek Leire Leizaolaren bisita izan genuen. Agenda 21 eta Mugikortasunaren gaien aitzakiarekin solasaldi ederra izan genuen.
Leirek kontu asko esan zizikigun. Horrela jakin genuen 13 udaltzain ditugula Azkoitian. Udaltzainaren alde onak eta txarrak. Txistua, boligrafoa eta kuaderniloa direla bere laneko tresna ohikoenak. Bi isun mota daudela: arinak(40 eurokoak) [...]

CONFINT KLAUSTROAN

CONFINT KLAUSTROAN

2012 Martxoa 5 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Aurrekoan komentatu genuen nola EA21eko koordinazio bilera batean aurkeztu genuen power point baten bidez CONFINTean bizitakoak.
Ba orain, beste pausu txiki bat eman dugu. Irakasle klaustroan aurkeztu dugu otsailaren 27an. Berrogeita hamar irakasleen aurrean jarri ginen gure esperientziak kontatzeko. Ez pentsa erraza izan zenik baina ezin genezakeen horrelako aukerarik galdu.
EA21eko koordinatzaileak esan digu, oso gustura gelditu [...]

AZTERTU SARIAK

AZTERTU SARIAK

2012 Martxoa 4 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Otsailaren 18an Bilboko Bilborock aretoan banatu ziren 2010-2011 ikasturteko sariak. Gure ikastetxeko ikaslea den Oihane Camaronek saria jaso zuen.
Zorionak!
Lanak ikusgai daude ikasleen lanak atalean.
Argazkiak: Javier CamarĂ³n