2019 - 08 - 20

INGURUMEN HAMABOSTALDIA

2013 Iraila 29 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Azkoitiko Udalak Ingurumen Hamabostaldia antolatu du irailaren 30tik urriaren 13ra. Adin guztietako azkoitiarren kontzientziazioa du helburu. Ekimen desberdinak antolatu dira; haurrentzat, bide hezkuntza saioa, txakur gorotzen aurkako kanpaina, mugikortasun eta ingurumenaren inguruko jolasak, baratza tailerrak edo bizikleta martxa antolatu dira. Helduentzat, kontsumo taldearen hitzaldi bat, elikadura energetikoaren sukaldaritza ikastaroa eta autokonpostaje eta arrandegi zein harategietan [...]

MUGIKORTASUN ASTEA

2013 Iraila 20 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Irailaren 16an hasita eta irailaren 22ra arte ospatzen da Europako hainbat herrialde eta eskualdetan Mugikortasun Astea, mugikortasun iraunkorra sustatzeko helburuarekin. Horregatik, mugikortasun eredu zehatza bultzatzen da egun hauetan, auto pribatua baztertzeko eta oinez, bizikleta zein garraio publikoan ibiltzera bultza-tzeko.
Aurtengo astearen lema ‘Bidaiatu modu eraginkorrean: hobetu zure mugikortasuna’ da eta honen ildotik, ekintza desberdinak antolatu dituzte [...]

GURASOEN PARTAIDETZA

2013 Iraila 12 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

2013-14 ikasturtean ikastetxeko zenbait ekintza aurrera ateratzeko gurasoen laguntza eskatu nahi dugu.
Ekintzak honako hauek lirateke:
- TIPI-TAPA IGOZ ALDAPA: goizetan ikasleak topagunetan bildu eta handik ikastetxera oinez lagundu.
- AURRERA: arratsaldeko bostetan hasita, ikasle batzuei etxeko lanak egiten lagundu (asteko edozein egunetan).
- GAZTEAK ETA GARAPENA GOBERNUZ KANPOKO ERAKUNDEA: ikasturtean zehar antolatutako ekimenak bideratzen lagundu (pintxo [...]