2019 - 08 - 20

AZTARNA EKOLOGIKOA

AZTARNA EKOLOGIKOA

2013 Urria 31 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Aurtengo ikasturtean EA 21 egitasmoaren barne “AZTARNA EKOLOGIKOA” izango dugu aztergai.
Zer da aztarna ekologikoa?
“Bizi-maila jakin bat emateko behar ditugun BALIABIDEAK ekoizteko eta sortutako HONDAKINAK asimilatzeko behar de LUR AZALERA.”
Honako bideo hau lagungarria izan daiteke errazago ulertzeko “aztarna ekologikoa” kontzeptua.

Ikastetxeko “Txoko Berdea” atalean, gaiarekin lotutako informazio gehiago duzue eskuragarri.
Txoko Berdea-Aztarna Ekologikoa

Zure bizimodua iraunkorra edo jasangarria dela [...]

UZTA JASOTZEN

UZTA JASOTZEN

2013 Urria 24 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Udaberrian landatutako kuiak, patata, tomate, piper, alberjenia, erremolatxa, artua, baba, rabanitoa, azenarioa, baina eta zerbak ari dira beraien etekinak ematen.
Uztailean eta abuztuan ikastetxea itxi eta ikasle guztiak oporretara joan zirenean, ALAI BATZAko begiraleei esker UZTAILA JOLASEAN zeuden haurrak egin ziren baratzaren kargu.
Abuztuan bertan geratu ziren salestarrei eta Maria Arenas irakaslearen lanari esker eutsi genion.
Irailean berriro [...]

ELIKADURA ETA NUTRIZIOA HAURTZAROAN

2013 Urria 23 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Haurtzaroa da jaiotza eta nerabezaroaren bitartean zabaltzen den bizitzaren aldia, eta ezaugarri nagusiak hazkundea eta garapen fisiologikoa eta intelektuala ditu. Prozesu horiek bermatzeko elikadura eta nutrizio egokiak ezinbestekoak dira.
Gaiaren garrantziaz jabeturik, hitzaldi bat antolatu dugu.
Eguna: azaroaren 8an, ostirala.
Ordua: 18:30ean.
Lekua: On Bosco aretoan (antzokia).
Hizlariak: Laida Ardanaz eta Lierni Goicoechea (elikaduran adituak).
Hizkuntza: Euskara.
Edukiak (programa): Elikadura eta Nutrizioa [...]

ELIKADURAREN EGUNA

ELIKADURAREN EGUNA

2013 Urria 21 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Urriaren 16an Elikaduraren Mundu Eguna dela eta, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) goseari buruzko datuak plazaratu ditu. Datu horien arabera, munduan 840 milioi lagun goseak bizi dira; horietatik 799 milioi garatze-bidean dauden herrialdetan bizi dira, 30 milioi trantsizio-egoeran daudenetan eta 11 milioi industrializatutako herrialdetan. Gainera, urtean milioika pertsona hiltzen dira gosez, eta, horien [...]

LH 5ekoak IGARTUBEITIn

2013 Urria 18 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

9.00etan autobusera igo ginen eta 10:00etan iritsi ginen. Autobusetik jaistean argazki batzuk atera genituen eta gero Igartubeiti baserriko andre bat etorri zen. Andrea etorri zenean motxilak takiletan utzi eta barrurantz abiatu ginen. Lurrean eseri eta bideo bat ikusi genuen. Bideoan Igartubeitiako andre bat azaltzen zen, andre hori nagusia zen. Bideoa ikusten jarraitu genuen. [...]

LORTU DUGU!

LORTU DUGU!

2013 Urria 17 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Ordutean lortu genuen, guztion artean, 3500 plater ematea. Hau zen helburua, hala ere, askok igo zuten beraien argazkiak. Guztira 28298 EMANDAKO PLATER.
ESKERRIK ASKO

EMAN ZURE PLATERA

EMAN ZURE PLATERA

2013 Urria 15 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Bihar, urriak 16, Elikaduraren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Hori dela-eta, Askora catering enpresak Cáritas erakundearekin batera, «Eman zure platera» kanpaina jarri du martxan (www.emanzureplatera.com).
«Eman zure platera» kanpaina sare sozialetan oinarrituta dago, eta jateko nahikoa baliabiderik ez duten pertsonek bizi duten egoera larriaren inguruan kontzientziatzea du helburu, gure inguruan gero eta gehiago baitira oinarrizko behar hori [...]

LH 1 INGURUGIRO ETXEAn

2013 Urria 13 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Egun batzuk zerura begira pasa ondoren, ea nolako eguraldia egingo zuen irteeraren egunean asmatzeko, iritsi zen Loiolara joateko eguna. Urriaren 8an, asteartean, Loiolara joan ginen LH 1eko ikasle-irakasleok, eguna pasatzeaz gain, zenbait ekitaldi egitera.

Goizeko 09:00etan, bakoitzak bere bizkar-zorroa hartuta, Loiolara eramaten duen bide-gorria hartu genuen. Oinez joan ginenez, bidean, ikusi genituen zenbait baserrien aurrean, geldituz [...]

HONDAKINAK 2012-2013 ikasturtea

HONDAKINAK 2012-2013 ikasturtea

2013 Urria 8 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

“Hondakinak” landu genituen aurreko ikasturtean EA 21 egitasmoaren barne. Ikasturtean zehar eginiko lanekin txosten bat argitaratzen du Azkoitiko Udalak. Guk, Txoko berdean zintzilikatu dugu guztiak izan dezaten aukera gure lana ezagutzeko.

Udaletxean gure proposamenak eta eskaerak Alkateari luzatu ondoren, honako hau izan da bere erantzuna.

LH6koak PAGOETAn

2013 Urria 2 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

IBILALDI ZORAGARRIA PAGOETAKO NATUR PARKEAN
-Zer moduz?
-Oso ondo, ateri egin digu behintzat!

Hauxe izango zen ziurrenik, Pagoetatik buelta gehien errepikatu genuen esaldia. Izan ere, ostiral goizean jaiki eta leihotik begiratzean ikusi genuen panoramak goibeldu ere egin gintuen. Pagoetara abiatu behar eta euri zaparradaren beldur atera ginen denok etxetik: zirak, aterkiak, aldatzeko oinetakoak… motxilan hartuta.
Bertara iritsi ginenean [...]