2019 - 10 - 14

KONPOSTA EGITEN

KONPOSTA EGITEN

2014 Otsaila 25 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Urtarrilean konposta egiteari ekin diogu. Hasieran, Raik (Aranzadi) gaiaren nondik norakoak azaldu zizkien: nola egiten den konposta, zergatik eta zertarako. Zer den materia organikoa, nola sortzen den eta birziklatzen ez bada zein kalte eragiten dituen. Materia organikoa arazoa izan beharrean, onura izan daiteke eta hori konpostaren bitartez lortzen dela esan zien Raik.
Jangelako soberakinak bosgarren edukiontzira [...]

KONTUZ TRANSGENIKOEKIN

KONTUZ TRANSGENIKOEKIN

2014 Otsaila 16 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Zer da transgenikoa? Berez, zientziaren ikuspegitik, transgenikoak ezaugarri berriak izateko material genetiko berria txertatu zaion izakia da. Elikagai transgenikoak, beraz, genetikoki eraldatutako izakiak dira, baina elikagai bihurtzeko helburu dute. Halere, gaur egun, elikagai transgenikoak barazkiekin identifikatzen dira, nahiz eta genetikoki eraldatzen diren izakien artean maiz animaliak dauden, zelulak txertatzen zaizkien txekorren kasuan bezala. Elikagai transgenikoak [...]

TERRACYCLE-LEHEN BIDALKETA

TERRACYCLE-LEHEN BIDALKETA

2014 Otsaila 11 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Ikasturte hasieran hasi dugun ekintza berri honetan, gastatuta dauden idazteko tresnak eskolara ekartzen ditugu, baita kola eta zintadun tipexak. Gela guztietan ditugu kaxak. Hilean behin DBHko ikasleak pasatzen dira eta ikastetxe osokoak batzen dituzte. 10 kilo batu ondoren, kaxa batean sartzen ditugu tresnak eta Terracycleko pegatina itsasten diogu. Terracyclekoei deitu ondoren, mezulari bat etortzen da [...]

HIMALAIAKO ZEDROA

HIMALAIAKO ZEDROA

2014 Otsaila 6 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Abenduaren 24aren goizaldean, Floreagan dagoen Himalaiako Zedro handiari pare bat adar puskatu zitzaizkion, haize bolada handiaren eraginez. Adarrak errepidera erori ziren eta, zorionez, ez zuten inorengan kalte pertsonalik sortu.
Orain egun gutxi, Azkoitiko udalak bideratuta, teknikari adituak ibili dira zedro honetan, behetik goraino soken laguntzaz, zuhaitzaren bideragarritasuna aztertzen: ea zer egin behar den, ea bizirik mantendu [...]