2019 - 08 - 20

DBH 2 IBAIALDE

DBH 2 IBAIALDE

2014 Maiatza 25 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

2014aren maiatzaren 14 eta 15ean Ibaialde kanpainan parte hartu dugu, hau urtero Eusko Jaurlaritzak antolatu ohi duen kanpaina da. DBH 2 A taldekoak asteazken goizez izan ginen eta DBH 2B taldekoak ostegun arratsaldez. Gela biak Atanoko erreka aztertu genuen, hiru puntu desberdinetan. Taldeka lana eginez, laginketa puntu bakoitzean parametro fisiko-kimikoak (pHa, tenperatura, uhertasuna, nitratoak, fosfatoak, [...]

BESTE BAT!

BESTE BAT!

2014 Maiatza 22 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Aurten, hamaikagarren aldiz jadanik, udaletxera joan gara udal audientzia egitera. Xabier Munibeko eta Floreaga Ikastetxeko ikasleek Eskola Agenda 21 barruan aurten landu ditugun gaiei buruz hitz egin diegu alkateari eta ingurumen teknikariari: zer landu dugun, zer atal aztertu ditugun, zein den ikastetxetako eta Azkoitiko errealitatea, zer ondorioetara heldu garen eta guztiok, beraiek ere, hartu beharreko [...]

DBH 3 GAZTA TARTA

DBH 3 GAZTA TARTA

2014 Maiatza 17 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

DBH3ko ikasleok natur zientzietako gaia landuz, gazta tarta bat egin dugu klasean guk geuk erositako osagaiekin.
Gazta tarta gozo hau egiteko oso osagai xinpleak erabili ditugu: gazta freskoa, nata likidoa, gurina, marmelada, limoizko gelatina eta gailetak.
Egiteko orduan oso erraza da, ez dugu eta laberik behar izan egiteko. Egindakoan, hozkailuan gorde dugu eta bi egun pasa ondoren…. [...]

ESKOLEN ARTEKO FOROA

ESKOLEN ARTEKO FOROA

2014 Maiatza 12 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

Apirilaren 3an Elkargunean elkartu ginen Xabier Munibeko DBHko eko-ordezkariak eta Floreagako LH eta DBHko eko ordezkariak.
Ikastetxean urtean zehar egin genituen ekintzak azaldu ondoren, udaletxera eramango ditugun proposamenak adostu genituen.
Aurten nobedade modura herrian zabaltzeko bideo bat egin behar dute bi ikastetxeko ikasleak elkarlanean. Foroa aprobetxatu zuten “gidoia egiteko”.
Eko ordezkarien lana eskertzeko “meriendatxo” bat ere izan genuen. [...]

XXIII. TOPAKETAK

XXIII. TOPAKETAK

2014 Maiatza 6 Idazlea: ozabaleta · Idatzi iruzkin bat 

2014ko apirilaren 9an, Jesus Guridi kontserbatorioan ospatu zen Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXIII. topaketak “BIZIMODU JASANGARRIAGOAREN ALDE HEZI” lelopean.
Ingurugela-CEIDA (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Ingurumena eta Lurralde Politika Sailaren menpean dagoen Irakasleriarentzat laguntza zerbitzua), urtero, 1991tik hona, bere Formazio Planaren barruan, esperientziak, iritziak eta zalantzak konpartitzeko asmoz, maila eta etapa ezberdinetako irakasleen arteko Topaketak antolatzen [...]