2019 - 08 - 20

UDAL AUDIENTZIA

2011 Apirila 15 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

2010-2011 ikasturtean “Mugikortasuna eta garraioa” landu dugu Azkoitia-Azpeitiako ikastetxeak EA21 proiektuaren barne.
Apirilaren 14an udaletxera joan ginen urte osoko lanak Asier Aranbarri alkateari azaltzeko.
Udalean aurkeztutako powerra duzue ondorengo hau.

Eskolen arteko foroan honako proposamenak adostu genituen bi ikastetxeko eko-ordezkariok eta alkateari jakinarazi genizkion.
Gure lehentasunak:

 

  1. Gaizki aparkatutako kotxeei isuna jarri. Piboteak kendu, ez dira beharrezkoak lege betetzeko.
  2. Floria auzoko aldapan eskailerak edo arrapala mekanikoa jarri.
  3. Udaltzaina beti bere tokian egotea (eskolako bideetan). Bastarrikaldetik datozenak ez dute udaltzainik.
  4. “ESKOLARA OINEZ” proiektua martxan jartzeko laguntza eman.
  5. Aparkaleku gehiago jarri.
  6. Oinezkoek lehentasuna dituzten kale gehiago jarri. Kale Nagusia oinezkoentzat bakarrik ipini (bestela espaloiak behar dira), garraiolariak soilik sartu daitezen.
  7. Joseba jatetxearen ondoan (Floria-Ikastolako bidegurutzean) zebrabide bat ipini.
  8. Autobusa (Ipintza, baserritarrentzat, industrialdera...), Lurraldebus ezagutzera eman eta lotura gehiago jarri beste herriekin. Ordutegi zabalagoa. “Aislatuta” gaude.
  9. Oinez ibiltzearen eta garraio publikoaren aldeko kanpainak egin.
  10. Herri barruan bidegorriak eta bizikleta aparkaleku gehiago ipini. Alokatzen diren bizikletak jarri.
  11. Txalonerrekan espaloiak egin.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!