2019 - 10 - 23

ESKOLARA OINEZ

2011 Ekaina 8 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Autoaren menpe bizi garen honetan, aukera paregabea dugu, Azkoitiko herriaren tamainak horrela baimentzen baitu, kaleak oinezkoentzako direla aldarrikatzeko. Eskoletako sarrerak eta irteerak ikusi besterik ez dago. Gero eta gehiago dira, urruti ez bizi arren, gurasoekin autoz joaten diren haurrak, ondorio tamalgarriak eraginez: eskola ingurua kez eta zarataz kutsatu, auto ilarak sortu, istripu arriskuak handitu…

Baina, horrela izan al da beti? Nola joaten zineten zuek eskolara? Zergatik gure seme-alabak ez dira oinez joaten? Bide seguru bat izanez gero, oraingo haurrek ere eskolara oinez joango lirateke, bidean lagunekin hizketan, ariketa fisikoa egiten, alai eta esna iritsiz.

Datorren ikasturetari begira, Floreaga ikastetxean ikasturte osoan zehar landu dugun proiektua martxan jarri nahian gabiltza: “eskolara oinez”.

Udalaren laguntzaz bidea aztertu ondoren, lau ibilbide proposatu dira. Modu zehatzago batean aurrerago azalduko badizuegu ere, honako hau izan daiteke 4 bide hauetan bilduko lirateen kale eta auzoak (kale guztiak aipatzea ezinezkoa denez, hurbilenaren erreferentzia hartu):

1. Altzibar – Jausoro – Txalon erreka – Bastarrikalde.
2. San Martin – Bizenta Mogel – Azkoitiko Zalduntxoak – Trenbidearen Zumardia – Julio Urkijo – Aizkibel
3. Ugarte – Jandonianiz – Julio Urkijo – Trino Uria – Guardia – Balda plaza – Inaxio Uriarte. Eta goitik Ubaiar – Auzmendi
4. Floreaga auzo ingurukoak.

Herriko ikastetxeek, Udalarekin batera, haurrak berriro ere eskolara oinez joatea bultzatu nahi dugu dauden trabak gaindituz, eta horretarako zuen laguntza oso garrantzitsua da. Ekainaren 13tik 17ra herria zeharkatuko duen eskolako bidea egin nahi dugu, oinezkoen-bus moduan funtzionatuz: zuen haurrek etxetik eskolara hobeto dagokion bidea egingo lukete, geltoki desberdinetan lagun gehiagorekin elkartuz, denok elkarrekin eskolara heltzeko. Aurrean eta atzean helduak joango dira txaleko islatzaileak eramanez.

Zuen seme-alaba Lehen Hezkuntzan badago, Oinezkoen Bidean bakarrik joatea dauka, txikiagoa bada heldu baten laguntzaz eta zu, prest bazaude laguntzaile gisa etortzeko, aukera ere baduzu, laguntzaileak behar ditugu eta.

Ekaineko proba hau ondo ateratzen bada, hurrengo ikasturte osoan funtzionatuko du. Sortu daitezkeen trabak ere konpontzeko aukera ematen digu, gure haurren eskolako bidea modu seguru batean joateko, lagunekin solasean eta ondo pasatuz!

Guztion artean lortuko dugulakoan, ilusio handiz agurtzen zaituztegu.

ibilbidea2

Proiektu honetako logoa Sara Aranbarriren fruitua izan da eta horrela sari baten irabazle suertatu da. Zorionak Sara!

sara1eskolaraoinez

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!