2019 - 08 - 21

ARRAKASTA ITZELA!

2011 Ekaina 17 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Aste honetan zehar Floreaga Ikastetxeko LHko ikasleek “Eskolara Oinez” proiektuaren proban parte hartu dute. Trikitixaren doinuz lagunduta eta eskolako guraso eta udaltzainen ardurapean, 200 bat ikaslek hartu dute parte egunero. Arrakasta itzela!

Ziur gaude ikasleak inoiz baino alaiago heldu direla klaseetara eta gurasoak kotxea astebetez ahaztu dutela. Hurrengo ikasturtean ere horrela izatea espero dugu, emaitzak ezin hobeak izan dira eta.
Eskerrik asko proiektuaren martxan inplikatu diren guztiei.

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!