2019 - 10 - 23

HH 5 LOIOLAN

2011 Iraila 16 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Ur errota eta ingurugiro etxea bertatik ezagutu genituen.

ERROTA1
Irailaren 16an HH5eko ikasle guztiak Loiolara joan ginen. Bidaia motza izan zen, ez ginen oso urrutira joan bertan dauzkagu gauza ederrak ikusteko.

Hara iritsitakoan bi taldetan banatu ginen. Ingurugiro etxean bi txoko ikusi genituen: “Lurzorua” eta “Soinuak eta zaratak”.

Bertan mamuten eta dinosauroen parkea zegoenez bertako txirristetan bili ginen, nahiz eta hasieran “errespetu” pixka bat eman.

Atsedenaldi txiki honen ondoren, Igarako errotara (igara, berez errota da) joan ginen. Igaran artoa irin bihurtzen ikusi genuen. Gehien gustatu zitzaiguna uraren indarra eta gurpilak nola mugitzen ziren. Azalpen guztiak ematen zizkiguten bitartean adi-adi egon ginen.

Hurrengoan gehiago!

Hitzak eta argazkiak: Maje Zubizarreta eta Lourdes Elorza

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!