2019 - 09 - 21

FLOREAGAN, DENOK OINEZ IKASTETXERA!

2011 Iraila 27 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Joan den ikasturteko esperientzia arrakastatsuaren ondoren, urriaren 3tik aurrera Floreaga Salestar Ikastetxeak Eskolara Oinez egitasmoa martxan jarriko du.
Ibilbide jakin batean barrena bilgune ezberdinak eginez, ikasleak beraiek, modu autonomoan, elkarrekin eskolara joatea da programa honen helburu nagusia. Aldi berean, motordun ibilgailuak alde batera utzi eta eskolara egunero egiten diren joan‐etorriak, modu osasuntsu eta seguruan egitea bultzatu nahi delarik. Zerbitzu berriak bere ordutegiak eta ibilbideak izango ditu.

Programa modu egokian gauzatzeko Eskola Laguntzaileen zeregina ezinbestekoa bilakatzen da, beraiek baitira ikasleak topagunetan bildu eta handik ikastetxera bideratzeaz arduratzen direnak. Laguntzaileek ibilbide osoa edo zati txiki bat egin ahal izango dute. Orduan eta Eskola Laguntzaile gehiago izan, orduan eta aberasgarriagoa eta erakargarriagoa bihurtzen da esperientzia. Hau dela eta, izena emateko epea urte osoan zehar irekita egongo ikastetxeko idazkaritzan.
Floreagako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak ekimen honetan parte hartzera gonbidatuak daude, betiere kontuan izanik, ikaslea Lehen Hezkuntzan edo Haur Hezkuntzako 5. mailan badago, oinezkoen bidean bakarrik joan daitekeela, txikiagoa bada, berriz, ezinbestekoa duela ikastetxera heldu baten laguntzaz etortzea.

 Lehen ibilbidea – Altzibar-Jausoro-Bastarrikalde:
- 1. Topagunea, Anaitasuna Plaza, 8:40an.
- 2. Topaguna, Jausoroko zubia, 8:45ean.
- 3. Topagunea, Orion elkartea, 8:50ean.
 Bigarren ibilbidea – Liburutegia-Eliz Ataria:
- 1. Topagunea, liburutegian, 8:45ean.
- 2. Topagunea, Eliz Atarian, 8:50ean.
 Hirugarren ibilbidea – Santa Klara-Balda Plaza-Estrada:
- 1. Topagunea, Santa Klarako zubian, 8:45ean.
- 2. Topagunea, Balda Plazan, 8:48an.
- 3. Topagunea, Estradako errotondan, 8:52an.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!