2019 - 12 - 5

BIDE-HEZKUNTZAKO KLASEAK HHn

2011 Urria 4 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Maiatzean zehar HHko ikasleek Bide-Hezkuntzako lau saio izan zituzten, zer ikasi zuten?

LEHENENGO KLASEAN: Ikasleei galdeketa bat egin zitzaien, ea nola etortzen ziren ikastetxera jakiteko.
Bakoitzari papertxo bat eman zitzaien beren izena jartzeko. Ondoren hiru kartulina ipini genituen lurrean, hiru marrazkirekin, kotxea, oinezkoa eta bizikleta marraztuz… Bakoitzak bere izena zegokion kartulinan itsatsi behar izan zuen. Ondoren denen artean analizatu genuen zergaitik ia gehiengoa kotxez etortzen zen eta oinez etortzearen aldeko faktoreak ere komentatu genituen.

BIGARREN KLASEAN: Ikastetxera etortzerakoan kalean bilatzen ditugun elementuak aztertu genituen, seinaleak, zebra bideak, espaloia, semaforoak… Bakoitzari orri zuri bat eman eta seinaleak marraztuz seinale bakoitzaren formaz hitz egin nien.

HIRUGARREN KLASEAN: HH 3. eta HH 4. mailetan, gelan semaforoak, zebrabideak eta autoak ipiniz, nola gurutzatu kaleak praktikatu genuen. Ikasle batzuk semaforoz mozorrotu ziren eta beste batzuk ibilgailuz. HH 5. mailan, kartulinazko maketa bat egin zuten talde lanean, seinale eta kalean ikus ditzakegun elementuez osatua.

LAUGARREN KLASEAN: Udaltzainen laguntzaz kalera irten eta ikastetxean aurreko egunetan ikasitakoa jarri genuen praktikan. Horretarako, semaforoz mozorrotu ziren denak.
Amaitzeko, ikasle guztiei diploma bat banatu zitzaien.

Hitzak: Uxue (Etxaniz autoeskola)

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!