2019 - 08 - 20

LH4koak LAPATXen

2011 Azaroa 7 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

lapatx5
Agenda Eskola 21ek ikasturtean zehar hainbat ekintza ditu programatuta ikastetxeko kideentzako. Programaren barruan gure gizarteak sortzen dituen hondakinen arazoei buruz hausnarketa badago eta oraingoan ikastetxeko LH 4. mailako neska-mutilei egokitu zaie aztertzea.

Azaroaren 4an goizeko 9etan autobusez abiatu ziren zabortegiraino. Bertan 2 ekintza burutu zituzten:
1. Zabortegiaren ezaugarriak eta zaborrarekin zer egiten den landu.
2. Kontsumo arduratsua egiteko izan behar dugun jokaera landu.

Lehenengo ekintzan, begiraleak zabortegia jarri ahal izateko bete behar diren baldintzak argitu zituen eta, ondoren, instalazioen zehar itzulia egiten lagundu zigun era guztietako azalpenak emanez. Bukaeran, garbigunearen funtzionamendua azaldu zigun.

Bigarren ekintza tailerra izan zen. Begiraleak erosketa batzuk egitea proposatu zien ikasleei. Hauek produktu bakoitzeko aukera batzuk zituzten eta bere ohituren arabera bat hartu behar zuten. Amaieran, begiralek hartutako produktuek sortzen dituzten hondakinak identifikatu eta gero bere kudeaketaren kostuaz informatzen zuen.

Hiru ordu pasa eta gero garbi gelditu zen:
1. Ahal dugun hondakin gutxien sortu behar dugula eta zeregin horretan bi jarrera hauek lagun gaitzakeela: kontsumo arduratsua egitea (hondakin gutxien sortzen diren produktuak erosi) eta produktuak berrerabiltzea.
2. Sortzen ditugun hondakinak egoki sailkatu eta behar den edukiontzian bota behar ditugula birziklatu ahal izateko.

J.Carlos eta Maribel.

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!