2017 - 04 - 23

GURASOOK ERE AGENDA 21EN ALDE

2009 Abendua 10 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Azaroaren amaieran gonbidapen berezi bat heldu zitzaigun etxera gure seme-alaben eskutik. AGENDA 21 batzordetik zetorkigun gonbidapena: aurten ikastetxean lantzen ari diren gaiari buruzko aurkezpenera gonbidatzen gintuzten, BIOANIZTAZUNA, ELIKADURA ETA OSASUNA gaiaren aurkezpenera hain zuzen ere.
Komunikabideetan, eta askotan lagunartean erabiltzen ditugun hainbat gai izan ziren aurkezpenaren ardatz, baina hori bai, pixka bat sakonago aztertuta. Gehiegi zabaltzen ez diren eta ezagutzea komeni den hainbat datu eman zizkiguten eta ingurua zaintzeak eta babesteak duen garrantziaz jabetzeko aukera izan genuen. Jende gutxi bildu baginen ere bertan izandakoak oso gustura atera ginen hitzalditik eta aurrera begira sortu zen proposamena da horren lekuko: pare bat irteera egiteko aukera aztertzekotan gelditu ginen, gure seme-alabei bezalaxe Nuarbeko urtegia, araztegiak edota Lapatx ezagutzeak sentsibilizatzen lagunduko digulakoan.
Han parte hartu genuen gurasook gonbidapena luzatu nahi dizuegu lerro hauetatik, beste gainontzeko proiektuetan bezalaxe eskolako kide guztiok (ikasle, guraso eta irakasle) batera joateak proiektuari osotasuna emateaz gain aberastu egiten baikaitu.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!