2019 - 10 - 14

URAREN INGURUAN

2011 Azaroa 9 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

araztegia4Azaroaren 4an, ostiralean, 8:40 aldera denok geunden Floreagan goiz pasarako prestatuta. Irakasleak agertu ziren eta zerrenda pasatu ondoren autobusera igo ginen. Autobusean giro ederrean ibili ginen, abesten, hitz egiten,….
Bederatziak aldera Nuarbeko urtegira iritsi ginen. Han, ura nola biltzen zuten erakutsi ziguten eta gauz asko ikusi genituen: kontrol gela, ur-hodiak, urtegiko planoa datu guztiekin….Azkenik tunel batera jaitsi ginen. Hustubideen eta urtegira ura eramaten zuten hodien ondotik ibili ginen, urtegiko paretara iritsi arte eta han 356 eskilera igo genituen, urtegia goitik ikusteko. Irten ginenean hamarretakoa jan eta autobusera sartu ginen Oinatzeko araztegira joateko.
Oinatzeko araztegira iritsi ginenean ura nola garbitzen zuten ikusi genuen kanpotik. Hori ikusi ondoren guztia errepasatu eta kontrol gelan sartu ginen, planoa datuekin eta etxeetara ura nola bidaltzen zuten ikusteko. Beste gelakoekin elkartu eta Lasaoko hondakin uren araztegira bidean jarri gienen.
Han etxeetako ur zikina ibaira botatzeko moduan nola garbitzen zuten ikusi genuen. Lehenik kontrol gelan, planoari begira jarriz, hiru tratamenduak ikasi genituen: tratamendu fisikoa, tratamendu biologikoa eta lohien tratamendua. Gero, kanpora irten eta guztia ikusi genuen pausoz pauso. Bi gelak elkartu ginenean autobusa hartu eta Azkoitira iritsi ginen.

A ZER GOIZPASA EDERRA!!!!
LH 5

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!