2019 - 12 - 6

ESTATUKO CONFINT PRESTATZEN

2012 Urtarrila 12 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Neska baten galderarekin hasi zen guztia. 2003 urtean Marina Silvak, Brasileko Ingurumen ministroa garai hartan, bere etxera eraman zuen Ingurumenari buruzko I. Kongresuko proiektua aztertzeko. Bere alabak zer egiten ari zen galdetu zion amari. Amak konferentzia baten inguruko materiala irakurtzen zuela, non pertsonek aukera zeukaten ingurumenari buruzko politika publikoetaz hitz egiteko. Alabak esan zion:
- Eta ni bezalako umeek beraien iritzia eman ahal izango dute?
Prest! Ideia sortua zen eta ministroak, gazteek zeresan asko zeukatela ohartaraziz, gazteentzako konferentziak garatzeko erantzukizuna beregain hartu zuen. Handik aurrera, Brasilek jadanik hiru konferentzia egin ditu, hogei mila eskola mugiaraziz eta sei milioi gazte baino gehiago.
Bigarren konferentzia garatzen ari zen bitartean, nazioarteko behatzaileek Brasilek esperientzia hori munduarekin konpartitu behar zuela esaten zuten. Hori dela eta, Hezkuntza Ministerio dela medio Brasilek gonbidapen bat luzatu zuen bere lagunak diren herrien artean garatutako prozesuan parte hartzeko. Hirugarren Konferentzian, berrogei estatuk baino gehiagok ordezkariak bidali zituzten prozesua esperimentatzeko. Eskoletatik eta komunitateengandik hasten diren erantzukizunak eta ekimenak konpartitzeko metodologiak eta garatzen dituen partehartze hezkuntza teknologia esportatu zuen Brasilek.
2009an, Brasilgo Hezkuntza eta Ingurumen Ministerioek herrialde guztiei gonbidapen bat luzatzen die Brasilian, 2010eko ekainaren 5etik 10era Haur-Gazteen Nazioarteko-Brasil 2010: Vamos cuidar do planeta” konferentzian munduko gazteek parte hartzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoan, “Ikastetxe Jasangarriek” osatzen duten IRAES 21 sareak erronka hau hartzen du bere gain.

Gure ikastetxea “Ikastetxe Jasangarria” denez, maiatzean Euskal Herriko konferentzian parte hartu genuen eta urtarrila amaieran Estatuko konferentzian parte hartu nahi dugu. Horretarako, LAN ITZELA egin dute ikasleak. Lau kartel prestatu dituzte eta beste ikastetxekoekin batera aurkeztuko dira. Bozketa ondoren, Estatuko konferentzian LAU LAN bakarrik aurkeztuko dira. Ea ba…. aukeratuak izaten garen!
SJF_4

SJF_44

SJF_2_60SJF_2_68

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!