2019 - 10 - 14

GASTEIZERA GOAZ!!!

2012 Urtarrila 23 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Ikastetxeko LAU ikasle (Aitor Azkoitia, Leire Lizarralde, Maria Sanchez eta Juan Ignacio Torronteras) joan ahal dira ESTATUKO CONFINTera. Ikastetxean, DBHko ikasleek egindako kartelen artean bat aukeratua izan da Euskal Herriko ikastetxeak ordezkatzeko.

Hauek dira hautatu diren kartelak:
• 47 zkia.: San Jose Floreaga – Azkoitia (4. ardura)
• 6 zkia.: Axular BHI – Santurtzi (4. ardura)
• 22 zkia: Beurko BHI – Barakaldo (3. ardura)
• 13 zkia: Elgoibar Ikastola- Elgoibar (3 ardura)
Beraz, hautatutako lau kartelak IRAES 21eko ordezkariak izango dira Konferentzian.
SJF_4AxularBHI_3EkosistemCK_ElgoibarIkastola_01BeurkoBHI_4

Ordezkariak, urtarrilaren 25ean, arratsaldez, Barriako Aterpetxean egon behar dira eta 27an, arratsaldean bueltan egongo dira.
Ordezkarien betebeharrak:
1. Ikastetxean ematen ari den IRAES 21, Confint (eskola eta erkidegokoa) edo Eskolako Agenda 21 prozesuei buruzko informazioa emateko prest egon.
2. Beste erkidegoko ordezkariekin eztabaida eta tailerretan lan egiteko prest egon.
3. Bukatu eta gero, Konferentziari buruzko informazioa ikastetxean emateko prest egon eta beste erkidegoko ikasleekin harremanetan jarraitzeko prest egon.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!