2019 - 10 - 14

Ez bada orain, noiz? Ez bagara gu, nortzuk?

2012 Otsaila 2 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

SanJoseFloreaga042010eko ekainaren 5etik 10era, Brasilian, Nazioarteko Haur-Gazteen Konferentzia Brasil 2010: “Vamos cuidar do planeta” ospatu zen. Bertan, “Gazteen Arduren Gutuna: Zain dezagun planeta” adostu zuten 62 herrialdeetatik etorritako 500 bat gaztek. Euskal Erkidego Autonomoan, Eskolako Agenda 21 programa garatzen duten ikastetxeen artean, “Eskola Jasangarriek” osatzen duten IRAES 21 sareak Arduren Gutuna ezagutzera ematearen erronka hartu du bere gain. Eta horretarako “Ez bada orain, noiz? Ez ba gara gu, nortzuk?” lemapean ardurak ekimen bihurtu nahi ditugu.

IRAES 21 sareko ikasleok Brasilen eta Euskadin ateratako Gazteen Arduren Gutunen balioa eta konpromisoa aldarrikatu nahi dugu.
Hori dela eta, DEIA egiten dizuegu:

Gure familiako guztioi etxean ingurumenaren aldeko ekintzak praktikan jartzera eta seme-alabak kontzientziatzera deitzen zaituztegu. Eta ikastetxean ingurumenaren aldeko ekintzetan parte hartzera animatu ere bai.

Udalari Gazteen Arduren Gutuna ezagutzera, gero politikariei eta jendeari zabaltzeko eta planetaren zaintzarako ekintzak antolatu eta horrelakoetan parte hartzeko. Eskolako Agenda 21 bezalako proiektuak bultzatzeko eta ikastetxeek egiten duten esfortzu handia, haiek ere egiteko.

Horregatik, ikastetxeko IRAES 21eko ordezkariak alkatearekin elkartu ginen abenduan. DEIA zabaltzeko asmoz eta bide batez CONFINTerako prestatu genituen lanak erakustera.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!