2019 - 08 - 21

LEIRE UDALTZAINAREN BISITA

2012 Martxoa 9 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Martxoaren 6 eta 7an, LH 3A eta 3Bko ikasleek Leire Leizaolaren bisita izan genuen. Agenda 21 eta Mugikortasunaren gaien aitzakiarekin solasaldi ederra izan genuen.
Leirek kontu asko esan zizikigun. Horrela jakin genuen 13 udaltzain ditugula Azkoitian. Udaltzainaren alde onak eta txarrak. Txistua, boligrafoa eta kuaderniloa direla bere laneko tresna ohikoenak. Bi isun mota daudela: arinak(40 eurokoak) eta gogorrak (200 eurokoak). Azkoitian gutxi gorabehera 5000 kotxe ditugula. Larrialdi kasutan “112” zenbakira deitzeko eta zerbitzu ezberdinen arteko koordinazioa nola izaten den. Udaran izaten ditugula bizikletekin arazon handienak. Oinezkoak errespetatu behar direla. Zebrabideetan adi pasatzearen garrantzia. Zenbait lekutan eta zenbait ordutan nola ditugun arazoak aparkalekuekin.Floreagako “Eskolarara oinez” kanpainaren arrakasta.Nolako jarrera eta portaera izan behar dugun. Udaltzaina eta ertzainaren arteko funtzioen ezberdintasuna…Hauek eta beste kontu asko komentatu zizkigun Leirek. Eskerrik asko Azkoitia hobeto ezagutzen laguntzeagatik.

Hitzak: Jose Manuel Arenas
Argazkiak: MªCruz Pascual eta Jose Manuel Arenas

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!