2019 - 12 - 6

SUKALDARITZA IKASTAROA

2012 Martxoa 16 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Azken urteotan elikatzeko ohituren aldaketa bizi izan dugu Euskal Herrian. Gure gizartean hainbat aldaketa eman dira gizarte eta lan arloan eta ondorioz baita bizimoduan ere. Horren ondorioz, elikadura ohiturak aldatu egin dira eta egonean egoteko jarrera areagotu egin da.
Elikadura egokia eta ariketa fisikoa maiztasunez egitea osasunaren oinarrizko zutabe dira. Halaber, haur eta gazteengan gaixotasunak prebenitzeko, eta neurri batean, eskolan egoki aritzeko lagungarri dira.

Proiektu honen helburuetariko bat elikadura OSASUNTSUA sustatzea da.

- NAHIKOA: Bakoitzak behar dituen energia premiak asetzen dira.
- ANITZA: Elikadura multzo guztiak barneratzen dira.
- OREKATUA: Elikadura multzoek kontsumo kopuru eta maiztasun jakin bat izan behar dute, osasuntsu egoteko behar ditugun elikagai guztiak hartzen ditugula ziurtatzeko.
- EGUNEKO JANALDIAK: Egunero 4-5 janaldi egin behar dira; gosaria. Hamaiketako, bazkaria, askaria eta afaria.
- Ur gehiago edan.

DBH 4.mailako ikasleek SUKALDARITZA ikastaro bat egiteko aukera izan dute. Joseba Jatetxean, 10 ordukoa izan da eta Joseba Olaizola sukaldaria izan da maisu.. Entsalada, arroza, pasta, haragia, arraina, flanak, sagar erreakā€¦ sukaldatzeko era erraz eta osasuntsu bat ezagutu dute.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!