2019 - 12 - 6

“Ondo elikatzen bazara indartsu eta osasuntsu haziko zara”

2012 Martxoa 20 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Martxoaren 20an LH 2.mailako ikasleek nutrizio tailer bat izan dute gizarte kutxaren eskutik.
Bertan, une dibertigarri bat igarotzeaz gain, elikagai desberdinak eta beren eguneroko bizitzan betetzen duten eginkizun garrantzitsua ezagutu dituzte. Garrantzi handia eman diogu egunero GOSARI on bat egin beharrari. Arratsaldean, gurasoei zuzenduriko hitzaldi bat izan dugu. Bertan ELIKADURA OSASUNTSU batek nolakoa izan behar duen ikasi dugu:
Nahikoa: Gastatzen dugun energia birjatzeko gai.
Osatua: Gure gorputzak behar dituen elikagai guztiak ematen dituena.
Askotarikoa: Elikagai askoz eta desberdinez osatua.
Segurua: Elikagaiek garbi egon behar dute, eta baldintza higieniko eta egokietan maneiatu eta kontserbatu behar dira.

Elikadura osasuntsu bat lortzeko ELIKADURAREN PIRAMIDEA erabili dezakegu.
fotoinfancia

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!