AGENDA 21en INGURUAN ESKOLA GIROTZEN
2009 Abendua 15 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina
Urteak daramatzagu ikastetxean Agenda 21en murgilduta: urtez urte gai ezberdinak landu izan ditugu, mailaz maila, dagokion ekintzak burutuz beti ere gure ikasleengan garapen jasangarriaren aldeko jarrera sustatu nahian.
Aurten, gaia lantzeaz gain, beste bizpahiru ekintza jarri ditugu abian.
Alde batetik, DBHko ordezkariek bi kartel handi jarri dituzte ikastetxeko pasilloetan inguruarekiko dugun jarrera eguneroko gauza izan behar duela gogora dezagun.
Honetaz gain bi lehiaketa ere baditugu martxan dagoeneko: DBHko ikasleen artean Logotipo lehiaketa bat antolatu dugu; LHn berriz, Bertsozale Elkartetik bideratutako Ahozkotasunaren proiektuarekin bat eginez bertso lehiaketa bat antolatu dugu: 5. mailakoek, hasi berriak direnez, lau kopla egin beharko dituzte eta 6. mailakoak, berriz, bi bertso nahi duten neurri eta doinuan. Nahiz txapelketa batekoek, nahiz bestekoek urtarrilaren 26rako amaitu behar dituzte lanak eta On Bosco festan banatuko ditugu sariak.