2019 - 08 - 20

BIDE-HEZKUNTZAKO KLASEAK HHn

2012 Apirila 26 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Otsailean zehar HHko 3 urteko ikasleek Bide-Hezkuntzako lau saio izan zituzten, zer ikasi zuten?
LEHENENGO KLASEAN: Ikasleei galdeketa bat egin zitzaien, ea nola etortzen ziren ikastetxera jakiteko.
Bakoitzari papertxo bat eman zitzaien beren izena jartzeko. Ondoren hiru kartulina ipini genituen lurrean, hiru marrazkirekin, kotxea, oinezkoa eta bizikleta marraztuzā€¦ Bakoitzak bere izena zegokion kartulinan itsatsi behar izan zuen. Ondoren denen artean analizatu genuen zergaitik ia gehiengoa kotxez etortzen zen eta oinez etortzearen aldeko faktoreak ere komentatu genituen.
BIGARREN KLASEAN: Ikastetxera etortzerakoan kalean bilatzen ditugun elementuak aztertu genituen, seinaleak, zebra bideak, espaloia, semaforoakā€¦ Bakoitzari orri zuri bat eman eta seinaleak marraztuz seinale bakoitzaren formaz hitz egin nien.
HIRUGARREN KLASEAN:Gelan semaforoak, zebrabideak eta autoak ipiniz, nola gurutzatu kaleak praktikatu genuen. Ikasle batzuk semaforoz mozorrotu ziren eta beste batzuk ibilgailuz.
LAUGARREN KLASEAN: Udaltzainen laguntzaz kalera irten eta ikastetxean aurreko egunetan ikasitakoa jarri genuen praktikan. Horretarako, semaforoz mozorrotu ziren denak.
Hasiera batean “arraro xamar” begiratzen zieten udaltzainei; badakigu, “gaizto portatu ezkero errieta egingo dizue”. Azkenik, gustora ibili ziren herrian zehar.ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIEGU UDALTZAINEI ETA ETXANIZ AUTOESKOLAKO UXUERI.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!