2019 - 08 - 20

ESKOLA CONFINT GARATZEKO GARAIA HELDU DA!

2012 Maiatza 4 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Apirilaren 27an elkartu ginen On Bosko antzokian LH 3., 4., 5.,eta 6. mailako ikasleekin.
Urtarrilean “Estatuko Confint”ean bizitako azaldu genien. Ingurumenaren alde lanean aritu ginen, baina estatuko beste ikasle batzuen esperientziak ere ezagutu genituen. Oso esperientzia ona izan zen guretzat.

Baina ez ginen elkartu azalpenetarako bakarrik. LANA ere bidali genien. Maiatzean Euskal Herriko ikastetxeak elkartuko gara Dorre Madariagan eta aurretik ikastetxean lan dexente dugu.
1-“Brasilgo gazteen eskutitza” berriro ere aztertu.
2- “Euskadiko gazteen” eskutitzetik bi agente aukeratu.
3- Deia zabaltzeko lau ekintza pentsatu (bi agente bakoitzarentzat)
4- Aukeratuak izan diren ekintzak burutu.

Bi aste barru berriro ere elkartuko gara geletako eko-ordezkariekin, gela bakoitzak eginiko lana ezagutzeko eta adosteko ikastetxean zer egin.

ANIMO ETA LANERA!!!
Hitzak: Maria Sanchez eta Aitor Azkoitia.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!