2019 - 12 - 5

UDAL AUDIENTZIA

2012 Maiatza 25 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

audientzia12011-2012 ikasturtean “Mugikortasuna eta garraioa, osasunarekin lotuta” landu dugu Azkoitia-Azpeitiako ikastetxeak EA21 proiektuaren barne.
Maiatzaren 22an udaletxera joan ginen urte osoko lanak Pello Bastarrika alkateari azaltzeko.
Udalean aurkeztutako powerra ikusi nahi izan ezkero

SAKATU HEMEN

Eskolen arteko foroan honako proposamenak adostu genituen bi ikastetxeko eko-ordezkariok eta alkateari jakinarazi genizkion.

Oinezkoen mugikortasunaren inguruan:
- Espaloietako arrapalen bukaerako koxkak kentzea.
- Hainbat lekuetan zebrabidea jarri. Adibidez: Mekoleta Handin. Atrasku parean leku oso arriskutsua denez, zebrabidea oinezkoentzat eta Stop bat autoentzat. Musika Eskola eta Elkarguneko sarreraren artean ere bai.
- Kale Nagusia oinezkoentzat jarri.

Bizikleten inguruan:
- Bizikleten erabilera sustatu. Horretarako, herri barruan bidegorri gehiago egitea beharrezkoa dela iruditzen zaigu, adibidez, jada dauden bi zatiak elkartuz.
- Aparkaleku gehiago ipini, eta ahal balitz, estaliak.
- Bizikletak alokatzeko sistema martxan jarri.

Eskolako bidea:
- Udaltzainak ez dira beti egon behar diren lekuan egoten. Beraien presentzia ziurtatzea nahiko genuke. Bastarrikaldetik datozenak adibidez ez dute udaltzainik.

Garraioa eta zirkulazioa:
- Garraio publikoa indartu.
- Lantokietara joateko kotxeak konpartitzeko sistema bultzatu (agian posible da udaletxeko webetik egitea, beste udal batzuk egiten duten bezala).
- Araudia bete arazi: debekatu autoei espaloietan aparkatzea, kontrolatu motor trukatuen “zarata”, identifikatu herri barruan azkar ibiltzen diren autoak…
- Auto elektrikoen erabilera bultzatu.

Zarata:
- Tabernetako eta lokaletako zarata kontrolatu, neurtu eta murrizteko neurriak hartu.

Eta hauetaz gain, iaz ondoko proposamenak aurkeztu genituen, erantzunik gabe geratu zirenak:

1. Gaizki aparkatutako kotxeei isuna jarri. Piboteak kendu, ez dira beharrezkoak legea betetzeko.
2. Floria auzoko aldapan eskailerak edo arrapala mekanikoa jarri.
3. “Eskolara Oinez” proiektuari (jada “Tipi-tapa igoz aldapa”) laguntza eman.
4. Aparkaleku gehiago jarri.
5. Joseba jatetxearen ondoan (Floria-Ikastolako bidegurutzean) zebrabidea ipini.
6. Autobusa (Ipintza, baserritarrentzat, industrialdera…), Lurraldebus ezagutzera eman eta lotura gehiago jarri beste herriekin. Ordutegi zabalagoa: “aislatuta” gaude!
7. Oinez ibiltzearen eta garraio publikoaren aldeko kanpainak egin.
8. Txalonerrekan espaloiak egin.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!