2019 - 12 - 5

EUSKADIKO ESKOLA JASANGARRIEN III. KONFERENTZIA

2012 Ekaina 2 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Maiatzaren 30ean Euskadiko Eskola Jasangarrien III.Konferentzia burutu zen Euskadiko Biodibertsitate Zentroan, Madariaga Dorretxean.

IRAES 21 Ikaslean adierazpena

Confintaren adierazpena: Busturitik Rio + 20ra

Honako alderdi hauek kezkatzen gaituzte:

  • Erregai fosilen agortzeak eta energia berriztagarriak gutxiegi garatuta izateak
  • Natur baliabideen agortzeak
  • Munduko herrialde batzuetan kontsumismoa eta beste askotan gosea eta pobrezia egoteak
  • Klima aldaketak
  • Jendea ez konturatzea ingurumenarekin gertatzen ari denaz
  • Elikagaiak urrutiegitik ekartzeak
  • Ekologikoa EZ den nekazaritzak
  • Politikariek ingurumenari eman behar lioketen garantiza ez emateak
  • Milurteko Garapen Helburuak ez direla beteko jakiteak

Ondorio hauek dakartzatelako:

  • Biodibertsitatearen suntsipena
  • Oraingo jende askoren eta geroko belaunaldien kaltea dakarrelako
  • Munduko¬† ume askok eskolaratzerik¬† ez izatea
  • Emakumeenganako diskriminazioa eta indarkeria
  • Gaixotasunak

Konferentzia arrakastatsua izan zen eta bertan ikasleek esperientziak trukatu zituzten.
Konferentziaren balorazioa oso positiboa izan da, gazteen partaidetza eta inplikazioa nabarmentzen baitu.

 

confint1

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!