2019 - 08 - 20

CONSUMOPOLIS 7 LEHIAKETAN SARITUAK

2012 Ekaina 5 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

consu1Hainbat ikastetxek hartu dute parte Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak, Kontsumoko Instituto Nazionalekin eta gainontzeko Erkide Autonomoekin batera antolatutako “PUBLIZITATEA: eroslea edo erosgai zara?” Kontsumo arduratsuari buruzko Eskola lehiaketan. Lehiaketa hau Lehen hezkuntzako hirugarren ziklo eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta izan da.
Lehiaketaren helburu nagusia ikastetxeek -irakasle eta ikasleen bitartez- kontsumitzailearen Hezkuntzarekin loturiko jardueretan parte har dezaten sustatzea da, horrela, ikasleak kontsumo-ekintzak modu kontzientean, kritikoan, solidarioan eta arduratsuan egiteak duen garrantziaz sentsibilizatzeko.

Floreagako ikastetxeko bi talde bat sarituak izan dira:
1.saria:LOREAK taldea
3.saria: EUSKAL HERRIA taldea.
1.saria gaztelerara itzulia izan da eta Estatu mailako lehiaketan parte hartzen du. ZORIONAK DENOI ETA ZORTE ON!

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!