2019 - 08 - 20

HAZIEN TAILERRA

2012 Ekaina 11 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

LH 3.mailako ikasleak, EA 21 proiektuaren barne “Hazien tailerra” landu dute maiatzaren 30 eta 31ean. Ekintza honekin helburu hauek landu dira;

- Barazkiak landareen ataletan bereizten (sustraia, fruitua, ostoak…)
- Baratzetako espezieen barruan aniztasuna dagoela
- Barazki nagusien haziak eta loreak ezagutzen
- Hazitegiak egiten
- Polinizazioa zer den
- Haziak eta lurra beldur eta nazkarik gabe erabiltzen
- Haziak eta landareak ereiteko gai izaten
- Zentzumenak erabiltzen, lurra, lore eta haziak erabiltzean
- Dastamena garatzen
- Taldeka lan egiten eta ados jartzen
- Nekazaritza gaien inguruan jakin-mina piztea
- Nekazaritzak elikadurarekin duen lotura eta garrantzia barneratzea
- Elikagaien hautaketan irizpide berriak erabiltzea

Oso gustora aritu dira ikasleak, ea hurrengo ikasturtean errepikatzen dugun.

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!