2019 - 12 - 6

IRRISTAKETA IKASTAROA BUKATU DA

2012 Ekaina 19 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Aste Santu ondoren ekin genion irristaketa ikastaroei: bat astelehenetan eta bestea ostegunetan . Gipuzkoako Federazioan irakasle den Jose Mari Barranchina etortzen zen, berak hain ongi menperatzen duen kirolaren sekretu guztiak guri kontatzera.

32 haur inguru ibili dira 8 astez kirol honen nondik norakoak ikasten. Batzuk, jada, aurreko ikasturtean polikiroldegian jardun zuten irristaketan; beste batzuentzat hastapen ikastaroa izan da. Denak primeran ibili dira, bakoitzak zekienetik abiatu eta denek zerbait berria ikasi baitute.

Ikastaroari amaiera emateko diploma bat banatu zitzaien.

patinaje2

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!