2019 - 10 - 14

EMAN ZURE PLATERA

2013 Urria 15 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Bihar, urriak 16, Elikaduraren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Hori dela-eta, Askora catering enpresak Cáritas erakundearekin batera, «Eman zure platera» kanpaina jarri du martxan (www.emanzureplatera.com).

«Eman zure platera» kanpaina sare sozialetan oinarrituta dago, eta jateko nahikoa baliabiderik ez duten pertsonek bizi duten egoera larriaren inguruan kontzientziatzea du helburu, gure inguruan gero eta gehiago baitira oinarrizko behar hori ase ezinean diren herritarrak.

Kanpainak gizarte osora zabaldu nahi du, eta, harekin bat egiteko, nahikoa da keinu sinple bat egitea: plater huts baten argazkia Instagramen partekatzea, #donatuplato traolarekin. Partekatzen duzuen argazki bakoitzeko, euro bat emango diote Cáritasi. Euro horrekin, erakundeak plater bat emango du Euskadin kudeatzen dituen gizarte-jangeletako batean.

#emanzureplatera from Breaking Molds on Vimeo.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!