2019 - 12 - 13

LH 1.ZIKLOKOAK BASERRIETAN

2013 Martxoa 27 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

LH 1 ziklokook, martxoaren 21a, osteguna, ibilaldia burutu genuen. Aurten baserrietan burutzen dituzten lanak ezagutzera joan ginen.

Goizean taldeetan banatu eta baserri hauetan egon ginen:

Gabiriako Baztarrika baserrian LH 1A mailakoak gazta egiten aritu ziren.
Legazpiko Erraizabal baserrian LH 1B mailakoak, gazta egiten aritu ziren.
Urretxuko Aikur baserrian LH 2B mailakoak erleak ezagutzen egon ziren.
Itsasoko Hariztizabal baserrian LH 2A mailakoak frutak ezagutzen egon ziren.

Eguerdian denak Legazpiko plazan elkartu ginen batera bazkaltzeko.Bertan dagoen parkean ederki ibili ziren. Eguraldia ere portatu egin zen.

Laurak aldera autobusak hartu eta Azkoitira itzuli ginen.

Bi hilabete barruan LH 1. mailakoek egindako gazta dastatuko dute.

Hitzak eta argazkiak: LH 1-2ko irakasleak

 

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!