2019 - 10 - 14

JOLAS-ORDUAN, FRUTARI KOSK

2013 Maiatza 13 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Gure ikastetxeko LH 1.ziklokoak, maiatzaren 13an, “JOLAS ORDUAN, FRUTARI KOSK” kanpainan parte hartu dute.

Keinu txiki bat baizik ez da izan, azken helburua lortzeko bidean, hau da, gure seme-alabek ohitura osasungarriak bereganatzea. Egunero, bost fruta edo barazki pieza jaten ohitu behar lukete.
DSCN1059

 

BA AL ZENEKIEN…

FRUTA EKOLOGIKOA ONA DELA?

Fruta ekologikoa ekoizteko ez da osagai kimikorik erabiltzen eta, beraz, ez da zuregana iristen zure organismoaren kalterako izan daitekeen elementurik. Gainera, fruta ekologikoak elikagai gehiago du, arbolan dagoela heldu baita, hau da, denbora gehiago eman du eguzkitan.

GURE BASERRITARREN FRUTAK GUTXIAGO KUTSATZEN DUELA ETA GURE KULTURA ABERASTEN DUELA?

Hemengo fruta janez, gure kulturarekiko eta gure baserritar maiteekiko errespetua sustatzen dugu. Gainera, ia garraiorik behar ez duenez, urrutitik datorren frutak baino askoz gutxiago kutsatzen du.

…GARAIKO FRUTA GOZOAGOA ETA MERKEAGOA DELA?

Garaiko fruta edo barazkia jateak produktua bere onenean kontsumitzea bermatzen du. Horri gehitzen badiozu merkeagoa dela… zeren zain zaude azokara joateko?

 

 

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!