2019 - 08 - 20

ELIKADURAREN EGUNA

2013 Urria 21 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

hambre EN EL MUNDOUrriaren 16an Elikaduraren Mundu Eguna dela eta, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) goseari buruzko datuak plazaratu ditu. Datu horien arabera, munduan 840 milioi lagun goseak bizi dira; horietatik 799 milioi garatze-bidean dauden herrialdetan bizi dira, 30 milioi trantsizio-egoeran daudenetan eta 11 milioi industrializatutako herrialdetan. Gainera, urtean milioika pertsona hiltzen dira gosez, eta, horien artean, sei bat milioi bost urte baino gutxiagoko haurrak dira.

FAO-k ohartarazi duenez, goseak bizi direnen kopurua oso gutxi jaisten da urtetik urtera. Beraz, 1996ko Elikaduraren Mundu Biltzarrean 2015. urterako kopuru hori erdira jaisteko ahalegina egingo zela esan bazen ere, helburua betetzeko asko falta dela onartu beharra dago.

Bestalde, aurtengo leloa ‘Ura, elikaduraren segurtasunaren iturri’ da. Horrekin, ur gezak elikaduran zenbaterainoko garrantzia duen nabarmendu nahi du FAOk. Batez ere, nekazaritzako lurrek behar duten uraren erabilera hobetu behar dela jakinarazi dute, eta aurten, bereziki, horren inguruan egingo dute lan erakundeko hainbat taldek.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!