2019 - 12 - 8

AZTARNA EKOLOGIKOA

2013 Urria 31 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Aurtengo ikasturtean EA 21 egitasmoaren barne “AZTARNA EKOLOGIKOA” izango dugu aztergai.
Zer da aztarna ekologikoa?
“Bizi-maila jakin bat emateko behar ditugun BALIABIDEAK ekoizteko eta sortutako HONDAKINAK asimilatzeko behar de LUR AZALERA.”

Honako bideo hau lagungarria izan daiteke errazago ulertzeko “aztarna ekologikoa” kontzeptua.

Ikastetxeko “Txoko Berdea” atalean, gaiarekin lotutako informazio gehiago duzue eskuragarri.
Txoko Berdea-Aztarna Ekologikoa

Zure bizimodua iraunkorra edo jasangarria dela uste al duzu?
Eta garrantzitsuena: Zer egin dezakezu horrela izan dadin?

Pertsonen erantzukizuna da, neurri adierazgarri batean, gure planeta iraunkortasunerantz edo hondamendirantz bideratzea. Hona hemen, iraunkortasunaren bidetik aurrera egiteko tresna erabilgarria.

Zure aztarna ekologikoaren tamainua aztertu eta eguneroko bizitzan gizarte iraunkorragoaren alde egin ditzakegun gauzak ikuskatu. Gainera, hauek egiteko zergatiaz ohartuko zara.
nkesta erraz hauek bete eta zure baliabideen kontsumoa zenbatu ahal izango duzu. Harrituko zara gero!
Amaitu orduko, “Ikusi emaitzak” botoia sakatu. Orrialde pertsonalizatu bat sortuko da, eta bertan, alda ditzakezun alderdi eta beharrezko neurriak hartzeko jarraibidearen berri emango dizu, urratsez urrats.

ENERGIA

URA

GARRAIOA

HONDAKINAK

 

 

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!