2019 - 08 - 20

HONDAKIN BILKETA IKASTETXEAN

2013 Azaroa 8 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

DBHko 1.mailako ikasleak ari gara lanean eskolako “Aztarna ekologikoa” gutxitzeko asmoz. Gogoratu nahi dizuegu IKASTETXEAN JASOTZEN DITUGULA honako hondakin hauek.
- boligrafoak (edozein mota eta materialetakoak), errotulagailuak, portaminasak, markagailuak eta tipp-ex zintaduna.
-Inpresorako kartutxoak.
-Mugikorrak.

Jada prestatu ditugu geletan ipintzeko kutxak:
IMG_1954

Ez ahaztu jasotzen ditugun materialen truke eskolak puntuak jasoko dituela eta hauek GAZTEAK ETA GARAPENA erakundearentzako diru-laguntza bihurtuko direla.

Beraz, proiektuaren helburuak anitzak dira:
•Ikasleak hondakinen kudeaketa eraginkorrean heztea.
•Kontsumo arduratsua bultzatzea.
•Ahal den neurrian gure aztarna ekologikoa gutxitzea.
•Elkarkidetzaren baloreak sustatzea, GKE batengana zuzenduko ditugulako jasotzen dugun baliabide ekonomikoak.

Beraz badakizue….

Proiektua ez da bakarrik eskolan erabiltzen diren materialentzako. Etxean sortzen direnentzat ere irekita dago. Horregatik etxean sortzen diren idazteko materialen hondakinak zuen seme-alaben bitartez eskolara ekarri eta hemen ikasgeletan egongo diren kutxetan uzteko aukera izango da.

Guztion artean lortuko dugu.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!