2019 - 08 - 20

LH 1 INGURUGIRO ETXEAn

2013 Urria 13 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Egun batzuk zerura begira pasa ondoren, ea nolako eguraldia egingo zuen irteeraren egunean asmatzeko, iritsi zen Loiolara joateko eguna. Urriaren 8an, asteartean, Loiolara joan ginen LH 1eko ikasle-irakasleok, eguna pasatzeaz gain, zenbait ekitaldi egitera.

1a

Goizeko 09:00etan, bakoitzak bere bizkar-zorroa hartuta, Loiolara eramaten duen bide-gorria hartu genuen. Oinez joan ginenez, bidean, ikusi genituen zenbait baserrien aurrean, geldituz joan ginen larrean ikusten ziren abere politaz gozatzeko: oiloak, behiak eta zezenak ikusi genituen, hemendik eta handik zebiltzan txoriez gain.

10:30 aldera, Ingurugiro-etxera heldu ginen eta, hemen, 2 taldetan banatu ginen. Talde bat, “zarataren” ekintza egitera joan zen, beste taldea “errotara” joan zen bitartean. Ondoren, ekintza trukaketa egin zen eta ikasketa-lan saioa amaitutzat eman zen, 13:00 aldean.

1b

Bazkaldu ondoren, eta oraindik denborak aukera ematen zuenez, Loiolako zelaietan jolasteko aukera izan genuen, Floreaga Salestar ikastetxera abiatu aurretik, berriro ere oinez bidegorrian zehar.

Gure txikiak, nekatuta heldu arren, oso ongi gogoratzen zuten eguenean zehar ikasi zutena. Adibidez, proposatu zuten “zaraten” saioan emandako arauak eskolan praktikan jarriko zituztela. Ea egia den!

Amaitzeko, esan beharra dago, egun ederra eta oso aberasgarria izateaz gain dibertigarria ere izan zen. Egun zoragarria pasa genuen!

 

Hitzak: Maje Odriozola

Argazkiak: Maje Odriozola, Alberto Ayerbe eta Isabel Tolosa.

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!