2019 - 10 - 23

LH6koak PAGOETAn

2013 Urria 2 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

IBILALDI ZORAGARRIA PAGOETAKO NATUR PARKEAN

-Zer moduz?

-Oso ondo, ateri egin digu behintzat!

pagoeta600

Hauxe izango zen ziurrenik, Pagoetatik buelta gehien errepikatu genuen esaldia. Izan ere, ostiral goizean jaiki eta leihotik begiratzean ikusi genuen panoramak goibeldu ere egin gintuen. Pagoetara abiatu behar eta euri zaparradaren beldur atera ginen denok etxetik: zirak, aterkiak, aldatzeko oinetakoak… motxilan hartuta.

Bertara iritsi ginenean ere ez genuen oso garbi ibilaldi luzeari heldu edo motzetxoagoa egin eta pasa. Baina ausartak izan ginen eta 4 km inguruko mendi bueltari ekin genion. Egia esan merezi izan zuen.

Ateri egin zigunez une oro paisaiaz gozatzeko aukera izan genuen eta ikasleek oso ondo pasa zuten. Gela bakoitzeko ikasleak lau taldetan banatu zituzten eta ibilaldi osoan zehar froga batzuk gainditu eta domina batzuk irabazteko aukera eman zitzaien, beti ere, taldean txukun aritzen baziren eta egoki erantzuten bazuten. Horrela, ia ohartu ere egin gabe iaz ikasitako eta ikusitako eduki asko errepasatzeko aukera izan zuten: animalia motak, espezie ugarienak zein ziren, ekosistemak, elikadura sareak, elikadura kateak…

Bestalde, naturak berak zuzenean eskaintzen dizkigun aukerez ere gozatu zuten neska-mutilek: oreinari jaten ematen aritu ziren, pottokak, azkonarrek egiten dituzten zuloak, zapaburuak… bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten…

Nekatuta baina gustura itzuli ginen etxera. Ikasleren batek proposatu ere egin zuen Inguru ikastera beti hara joatea.

Hitzak: Mailu Irizar

Argazkiak: Mailu Irizar, Laura Murillo eta Eli Osoro

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!