2019 - 08 - 20

INGURUMEN HAMABOSTALDIA

2013 Iraila 29 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

INGURUMEN HAMABOSTALDIA
Azkoitiko Udalak Ingurumen Hamabostaldia antolatu du irailaren 30tik urriaren 13ra. Adin guztietako azkoitiarren kontzientziazioa du helburu. Ekimen desberdinak antolatu dira; haurrentzat, bide hezkuntza saioa, txakur gorotzen aurkako kanpaina, mugikortasun eta ingurumenaren inguruko jolasak, baratza tailerrak edo bizikleta martxa antolatu dira. Helduentzat, kontsumo taldearen hitzaldi bat, elikadura energetikoaren sukaldaritza ikastaroa eta autokonpostaje eta arrandegi zein harategietan ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko kanpaina.

Udalak, ludotekak, Oreka taldeak, Zero zabor taldeak eta Azkoitiko Kontsumo taldeak elkarlanean antolatu dute hamabostaldia.

Hamabostaldi hori aprobetxatuz, Ontziratu zaitez! kanpaina eta autokonpostaje kanpaina jarriko ditu martxan mankomunitateak. Kanpaina horietan, ontzi berrebilgarriak banatuko dituzte herritarren artean, hauek arrandegi eta harategietan erabil ditzaten. Bestalde, autonkonpostaje komunitarioa egiteko aukera ere emango da Azkoitian, herritarrek, taldeka, autokonpostajea egiteko guneak izan ditzaten. Bi kanpaina horien inguruko informazio zehatza hamabostaldiaren barruan emango da.

Aipatzekoa da, horrez gain, Azkoitiko Kontsumo taldeak antolatutako hitzaldia: “Arazo globala irtenbide lokala” izenburupean Alvaro Idarraga kolonbiarrak eta Itziar Arkonada euskal herritarrak nekazaritza modu ezberdinak azalduko dituzte.

Zero zabor taldeak berriz, Hondakinik gabeko erosketa! ekimena egingo du: hainbat herritar elkartu eta erosketa bera supermerkatu batean eta herriko azokan egingo dute, zeinek hondakin gehiago sortzen duen jakiteko.

Hemen duzue, jarraian, egitarau osoa.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!