2019 - 08 - 20

Hondakinen prebentzioaren Europako astearekin bat egingo dugu

2013 Azaroa 17 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

residuosAzaroaren 16tik 23rako astea hondakinen prebentzioaren Europako astea izango da. Floreaga ikastetxeak ekimen horrekin bat egin nahi du.

“Gure ustez hondakin onena sortzen ez dena da. Prebentzioa hori da. Erronka da hondakinak murriztea, hau da, ahalik eta hondakin gutxien sortzea; baita sortutakoa berrerabiltzea ere. Azken finean, hondakinak baliabide gisa erabiltzea. Gure asmoen artean ZERO ZABOR filosofia sustatzea dago, jasangarritasunaren aldeko apustua eginez”.

Iazko urrian,Aranzadik, Ikastolen Elkarteak, Kristau Eskolak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ikastetxeetan Zero Zabor programa bat garatzeko hitzarmena sinatu zuten. Aipatutako lau erakundeek Zero Zabor filosofia hezkuntza programetan jasotzeko konpromisoa hartu zuten. Izan ere, hondakinen arazoari jatorritik heldu behar zaiola ondorioztatu zuten sinatzaileek. Aranzadi zientzia elkarteak sekuentzia didaktiko bat eta tailerrak egiteko, eta Ikastolen Elkarteak eta Kristatu Eskolak Zero Zabor programa euren jardunean txertatzeko konpromisoa hartu zuten, zehazki. Foru Aldundia, bestalde, diruz laguntzen ari da ekimena.

Esan bezala, programa honen lehen urratsa Zero Zabor tailerrak dira. Gure ikastetxean, aurreko ikasturteanbosgarren eta seigarren mailetako ikasleek parte hartu zuten eta ikasturte honetan bosgarren mailakoak ari dira. Guztira, hiru tailer izango dira, hiru egunetan egitekoak. Lehenengo biak eginak dituzte:

Lehenengoa Zero Zabor Hamaiketakoa izan da, eta ikasleek 4B-ak landu dituzte: Birziklapena, Berrerabilpena, Beheratzea (murriztea, alegia) eta gero, Birpentsatzea. Ondoren, beren hamaiketakoarekin sortzen diren hondakinen auditoria bat egin dute, eta ingurumen konpromisoak hartu dituzte.
Bigarrena, konpost tailerra: konpostatzea zer den, prozesua nolakoa den… gogoeta egin eta konpost-ontzia muntatu dute ikasleek.
Hirugarren tailerrak ikasitakoak errepasatzeko eta ondorioak ateratzeko balioko du.

Tailer hauen helburua da, hausnarketen eta iritzi kritikoen ondorioz, ikasleek ingurumenarekin konpromisoa hartzea, gizarte errealitatea hobetzeko eta natura defendatzeko. Aranzadiko teknikariek egin dituzte gidari lanak, ikastetxeko irakasleen laguntzaz.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!