2019 - 08 - 20

LH 3 eta 4 LOIOLA-AZPEITIAn

2013 Azaroa 12 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Azaroaren 8an, LH 2. zikloko 88 ikaslek ikasturteko txangoa egin zuten. Azpeitia izan zen aukeratutako lekua.

azpe600

Goizean, 3. mailakoak nekazaritza ekologikoa zer den ikusteko Munategi ondoan dagoen Bi-Urkizu baserrira joan ziren, oinez. Bertan, Amaiak ederki azaldu zien zer lan egiten duten. Ondoren, umeek haziak erein eta sasoiko barazkiak bildu zituzten etxera eramateko. Arratsaldean, Ingurugiro Museoan, “Animaliak eta landareak” eta “Energia eta Zarata” gaiak landu zituzten.

4. mailakoak, goizean, Azpeitiko Lapatx zabortegira joan ziren. Bertan, aztertu zuten nola jokatu behar den produktuak erosteko orduan ahalik eta hondakin gutxien sortzeko. Halaber, zabortegiaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan zuten. Arratsaldean Burdinbidearen Museoan trenen historian murgildu ziren. Lurrunezko makinetatik hasi eta Bilboko metroko erreprodukzio batera iritsi ziren. Historiako bidaian zehar Urola trenaren bagoiak, Donostian ibili zen trolebusa, tranbiak eta abar ikusi ahal izan zituzten. Azkenean, tranbia batean bueltatxo bat ere eman zuten.

El pasado 8 de noviembre, los niños del segundo ciclo de Primaria hicieron la habitual excursión del año. El lugar elegido fue Azpeitia.

Los alumnos de 3º, por la mañana, visitaron las instalaciones del caserío Bi-Urkizu que practica la agricultura ecológica. Este caserío está a la altura de Munategi. Después, por la tarde, realizaron dos talleres en El museo del Medio Ambiente en los que trabajaron estos temas: “Las plantas y los animales” y “El ruido y la energía”.

Por otro lado, los de 4º, por la mañana, reflexionaron sobre cómo influye nuestro comportamiento a la hora de comprar en la menor o mayor generación de residuos. También tuvieron la oportunidad de conocer el funcionamiento del vertedero de basuras de Lapatx. Por la tarde, hicieron una visita guiada del Museo del Ferrocarril.

Hitzak: Juan Carlos Orodea

Argazkiak: Juan Carlos Orodea, Maribel García eta Maria Arenas

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!