2019 - 08 - 20

HIMALAIAKO ZEDROA

2014 Otsaila 6 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Abenduaren 24aren goizaldean, Floreagan dagoen Himalaiako Zedro handiari pare bat adar puskatu zitzaizkion, haize bolada handiaren eraginez. Adarrak errepidera erori ziren eta, zorionez, ez zuten inorengan kalte pertsonalik sortu.
Orain egun gutxi, Azkoitiko udalak bideratuta, teknikari adituak ibili dira zedro honetan, behetik goraino soken laguntzaz, zuhaitzaren bideragarritasuna aztertzen: ea zer egin behar den, ea bizirik mantendu al daitekeen. Helburua zedroa bizitik mantentzea da, ahal bada behintzat.
Puskatu eta erori ziren adarrak zuhaitzari oker irtendakoak ziren, akatsak beraz … Orain ikusten da pare bat adar sirgaz lotu beharko direla, baina zuhaitzak erresistentzia egokia du. Beherako sustrai nagusia sendoa da. Baina, beste aldetik, zuhaitzaren hostoak ahulak dira. Hori garbi antzematen da zuhaizpetik zerua zein garbi ikusten den kontuan hartzen badugu. Zedroak elikatzeko erabiltzen dituen sustraiak, azalekoak, nahiko ahulak dira nonbait … Horregatik, zuhaitzaren enborraren inguruan, lurrean, ildo batzuk egin dira, erradioen figuran, han zuhaitzarentzat elikagaiak sartuz eta gero estaliz, hiru urtean programa hau jarraituz zedroa berez indartuko delako esperantzaz …

Alor honetan jakintsu batek esan digunez, zuhaitza Himalayako zedroa da. Floreaga ikastetxea sortu eta berehala jarri omen zuten dagoen tokian (1929an jarri zen martxan ikastetxea). Azkoitiko udala ahalegin berezia egiten ari da gure herriko natur ondarearen aberasgarri den zuhaitz hau ondo zaintzeko. Mila esker!!
Hitzak: Juan Inazio Sudupe

IMG_2082

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!